Ertzaintzak 61 zigor jarri ditu batez beste astean Mozal Legean oinarrituta

  • 2015eko apiriletik 2016ko martxora arte Ertzaintzak 3.959 aldiz aplikatu du Mozal Legea Euskal Autonomi Erkidegoan, 2015ean 2.719 aldiz eta 2016an 1.240. Denbora horretan, Espainiako poliziek 735 isun ezarri dituzte hiru lurraldeetan.

     


2016ko uztailaren 15an - 14:19

Bizkaian 1.907 alditan jarri dira isunak, Araban 1.613 eta Gipuzkoan 439. Isunen larritasuna honakoa da: 986 kasutan 100 eta 600 euroren arteko isunak dira eta 2.973 kasutan 601 eta 30.000 euro artekoak. Gehien zigortzen dena Legez kanpoko drogen salestoketa eta kontsumoa da. Ondoren segurtasun indarrei "irain egitea edo errespetu faltaz" zuzentzea.

Datu horiek guztiak eta beste hainbat ikus daitezke ondoko infografian, Eusko Jaurlaritzako Barne Saila eta Espainiako Barne Ministerioak emandako datuekin egindakoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
Artxibatu egin dute Ahotsa.info-ko kazetari bat gezurrekin salatu zuen udaltzainaren aurkako kereila

2021eko protesta batean Poliziaren jarduna grabatu eta zabaltzeagatik, Mozal Legea urratu izana leporatu zion udaltzainak kazetariari. Salaketan hainbat gezur esan zituen agenteak, grabatutako bideoan egiazta daitekeenez. Agiriak faltsutzeagatik kazetariak kereila jarri zuen... [+]


2023-03-15 | Axier Lopez
Espainiako Gobernuak ez du hitza bete: Mozal Legeak indarrean jarraituko du

2015ean PPk gehiengo absolutuz ezarri zuen Mozal Legea. Oinarrizko zenbait eskubide urratzen dituen arau sorta horrek kontrakotasun handia bildu zuen Espainiako Estatuko mugimendu sozial eta alderdi politikoen artean, baita nazioartean ere. Lege hori "ezbairik gabe derogatu... [+]


Otsaileko lehen osoko bilkuran onartu nahi dute Espainiako Kongresuan 'Mozal Lege' berria

Dagoeneko erreformaren %96 adostuta dute Espainiako Kongresuan erreforma lantzen ari diren alderdiek, eta datorren astean akordio batera iritsiko dira, El Plural.com-en irakurri dugunez.


Laudioko Gaztetxearen aldeko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Laudion, Bilbon eta Gasteizen

Laudioko Gaztetxearen kaleratzearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko elkartasun jaialdiak antolatu dituzte Orbeko Etxean, Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko Gaztetxean. Ertzaintzak 'mozal legea' ezarri zien sei gazteri ekainaren 13ko protesten harira, 4.000 euroko... [+]


2022-12-16 | Iñaki Agirre
“Ez dugu ekimen erreformistarik nahi, Mozal Legearen indargabetzea eskatzen dugu”

Hogei eragile sozialek baina gehiagok eginiko deialdiak dozenaka pertsona bildu ditu ostegun ilunabarrean Donostian adierazpen askatasuna aldarrikatu eta Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko. Lege horren bitartez, Hego Euskal Herrian 2020tik hona 30.000 zigor baina gehiago... [+]


Eguneraketa berriak daude