Errepresioaren aurkako fronteak kaleak hartu ditu Bartzelonan preso politikoak askatzeko eskatuz

  • 750.000 pertsonak erantzuna eman diote UGT eta CCOO sindikatuek eta ANC eta Òmnium Cultural elkarte independentistak osatzen duten Demokrazia eta Bizikidetza plataformak kalera ateratzeko egindako deiari. Preso katalanak askatzea galdegin dute, eta Madrili irtenbide politikoari bide ematea eskatu diote.


2018ko apirilaren 16an - 11:09
Igandeko manifestazioa (Arg: Nació Digital)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Eskubideen eta demokraziaren alde batzen garenean, geldiezinak gara”, esan du Kataluniako Parlamentuko presidente Roger Torrentek. Demokrazia eta Bizikidetza plataformak errepresioaren aurkako fronte bat osatu du, eta igande honetako manifestazioan Espainiako Gobernuari eskatu dio Kataluniako gaiaren trataera judiziala eteteko eta horren ordez elkarrizketarako hautua egiteko.

Kataluniako politikariei ere etxeko lanak jarri dizkie Demokrazia eta Bizikidetza plataformak, galdegin baitiete 155. artikulua erauziko duen Gobernu eraginkor bat osatzea behingoz.

Auziperatze gehiago

Auzitegi Nazionaleko epaile Carmen Lamelak astelehen honetan jakinarazi die Josep Lluís Trapero Mossoen buruari, bere intendente Teresa Laplanari, Mossoen zuzendari ohi Pere Solerri eta barne idazkari ohi César Puigi guztiei irailaren 20 eta 21eko eta U-1eko gertaerengatik egotzitako sedizio delituak prozesatuko dituela. Auziperatzeen berri jasota, Mossoen buruek alde egin dute Auzitegi Nazionaletik.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...