Erdiz Bizirik plataformak meategiko UGEParen kontrako alegazio sinadurak bilduko ditu

  • Heldu den asteazkenean, otsailaren 14an, batzar irekia eginen dute Arizkunenean 19:30ean eta "UGEParen inposizioari aurre egiten lagundu nahi gaituzten guztiak" gonbidatu dituzte parte hartzera.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 9an - 07:32
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otsailaren 6an Erdizko UGEParen berri eman zuten Nafarroako Aldizkari Ofizialean, meategi proiektua tokiko erakundeen autonomiatik kanpo utzita. Hori dela eta, Erdiz Bizirik plataformak argi utzi du "gure lurra eta bizimodua defendatzen segituko" duela, eta alegazioen sinadurak biltzen hasiko da. Sinadurak herriz herri bilduko dituzte Baztanen, baita eskualdeka Nafarroan eta Euskal Herriko bertze txokoetan ere. Gainera, alegazioak aurrez aurre eta digitalki sinatzen ahalko dira.

Adierazi dutenez, "ez dugu onartuko bakar batzuk aberastuko dituen eta urte luzez jasangarria izan den bizimodua desagerraraziko duen proiektua UGEP gisa inposatzea. Gobernua nahiz haren erabakiak babesten dituzten erakundeak seinalatzera gatoz, behin eta berriz, legealdiz legealdi, tokiko erakundeen autonomiaren gainetik pasatzen ari baitira. Helburu bakarrarekin: herri lurrak ebastea multinazionalei oparitzeko".

 

 

 

Proiektua eta Baztango bizimodua "ez dira bateragarriak, tokiko ekonomian eragin ikaragarriak izanen bailituzke: nekazaritzan, turismoan, ingurumenean nahiz herritarren osasunean". Horregatik, "kalera atera gara bertze behin, dozenaka herritarren babesarekin, bizitzaren alde egitera eta euskal herritar guztiei Erdiz babestu dezatela eskatzera".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.