“Etxeetatik irteten direnei ez diete uzten berriz sartzen”, jakinarazi dio ARGIAri Etxebizitza Sindikatuko kide batek. Askotariko jendea dago barruan, udalaren menpekoa den enpresa baten eraikinean: aurretik etxegabetuak izan diren familiak adingabeekin, genero indarkeriaren biktima diren bi emakumeren familiak, emantzipatu ezinik dauden gazteak eta alokairua ordaintzeko adinako soldatarik ez duten pertsonak. Elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Poliziaren presentziaren pean.
Asteburuetan ez bada, Iruñeko Jarauta kalea ez da bereziki jendez betetzen, baina kurba egiten duen parte horretan suma daiteke zerbait gertatzen ari dela, Udaltzaingoa baitago aldez alde, goiz, arratsalde eta gau. Kontseilu Sozialistaren parte den Etxebizitza Sindikatuak igandean eman zuen sareetan etxebizitza bloke baten okupazioaren berri. Auzolanerako deia egitea zen asmoa izatez, baita kasua publiko egitea ere, ordurako hainbat egun zeramatzatelako bertan bizitzen. Deialdia egin eta gutxira agertu zen Udaltzaingoa, eta ordutik etengabekoa izan da presentzia. Sindikatuak jakitera eman duenez, 24 orduz dago udaltzain patruila bat ezkaratzean, eta beste bat kanpoan.
“Lehen momentu batean bazirudien sarrailak aldatu eta etxegabetzeak gauzatuko zituztela, eta hori ekidin zen, uste dugu bertan zegoen jendearen presioari esker”, adierazi dio ARGIAri Iker Narbona Etxebizitza Sindikatuko kideak. Jarrera “kontrajarriak” ere sumatu zituzten polizia-agenteen partetik, udaltzain batzuk esaten zutelako etxegabetzeari ekingo ziotela segituan, eta besteek, aldiz, kontrola ezarriko zela. Azkenean, azken hori: sarbide-kontrola ezarri zuen unean bertatik Udaltzaingoak. Alegia, etxebizitzatik ateratzen denari ez diotela atzera sartzen uzten.
"Desokupazio enpresa faxisten metodoa darabil Iruñeko Udalak"
Eraikinaren jabetza Pamplona Centro Histórico – Iruña Biziberritzen enpresarena da, eta Iruñeko Udalak du enpresaren partaidetza osoa. Etxebizitza Sindikatuko kidearen esanetan, “desokupazio enpresa faxisten metodoa" darabil udalak: “Saiatzen ari dira ez izatea ohiko etxegabetze bat, herritarrok aurrez planifikatu ahalko genukeena eta erantzun handi bat eman genezakeena, baizik eta isilpean eta higatze luze baten bitartez egin nahi dute, egoera jasanezin bihur dadin bertan bizi direnentzat, ea alde egiten duten etxebizitzatik, ondoren hustu eta sarraila aldatzeko. Azkenean, bertan bizi direnen zaurgarritasun egoeraz aprobetxatzen ari dira”.
Hainbat familia bizi dira
Etxebizitza Sindikatuak ez du zehaztu nahi zenbat familia edo pertsonak okupatu duten etxebizitzaren bat eraikin horretan, intimitatea babeste aldera, baina jakinarazi dute “egoera zaurgarrian” aurkitzen direla. Sindikatuaren arabera, adingabeak dituzten familiak daude bertan, aurretik etxegabetuak izan direnak bai prozedura judizial bitartez eta bai “bestelako prozeduren” bidez, bertan bizi dira baita genero indarkeriaren biktima diren bi emakumeen familiak ere, emantzipatu ezinik dauden gazteak, eta ez hain gazteak ere bai, dituzten soldatekin alokairu kontraturik ordain ezin dezaketenak. “Askotariko perfilak dira, baina azkenean egiturazko arazo baten isla da: proletalgoak etxebizitza sarbidean dituen arazoak”, dio sindikatuko kideak.
Eraikin osoa ez dute okupatu; pisu batean bizilagunak daude. “Poliziari adierazi diote egunak daramatzatela eraikinean bizitzen, igandea baino lehenagotik, eta beraz, esan diote Poliziari ilegala dela egiten ari direna”. Eraikinaren gainontzeko etxebizitzak, oraintsu okupatu dituztenak, urteak zeramatzaten hutsik kasurik gehienetan.
"Isilpean egiten saiatzen ari dira, sarbide-kontrola ezarrita, jendea nekatzeko"
“Etxegabetze ilegala da”
Udalarengana jo dute Etxebizitza Sindikatuko kideek, baina ez diete entzun nahi izan. Orduan, astelehen arratsean, eraikinaren jabea den Iruña Biziberritzen enpresaren bulegoetara joan ziren, zalaparta sortu zuten, eta ordezkari batekin hitz egitea lortu. Adierazi zizkieten exijentziak, baina ez dute erantzunik jaso.
Sarbide-kontrola kentzea da eskatzen duen lehenbiziko gauza, alegia, jendeari sartzen eta irteten uztea, oinarrizko eskubideak direlako. Ez dakite, gainera, prozedura judizialik dagoen abian: “Ez dugu ikusi agindurik, ez salaketarik... Horregatik, jendearen eskubide formal guztiak urratzen ari dira. Etxegabetu nahi badituzte, prozedura judizial bat egon beharko litzateke”.
Astearte iluntzean, elkarretaratzea
Arratsalderako protesta deituta zegoen Iruñeko Jarauta kalean, “etxegabetze ilegala” salatu eta elkartasuna adierazteko barruan daudenei. Udaltzaingoaz gain, Foruzaingoa eta Espainiako Polizia ere bertaratu dira Jarauta kalera, Gedar-ek sareetan jakitera eman duenez.
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]