Erabaki Eskubidearen Itun Nazionala bildu da

  • Erabaki Eskubidearen aldeko Itun Nazionala ostiral eguerdian bilduko da Kataluniako Legebiltzarrean, Artur Mas Generalitateko lehendakaria buru duela.


2014ko urriaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Alderdiez gain, gizarte zibileko beste hainbat erakunde eta elkarte biltzen dira Erabaki Eskubidearen Itun Nazionalean (argazkia: Vilaweb).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Itun hau azaroaren 9ko Generalitateko lehen kontsulta deitu zenean eratu zen honen jarraipena egiteko, eta hirutan bildu da orain arte.

Kontsultaren aldeko alderdiez gain, gizarte zibileko beste 50en bat erakunde eta elkarte biltzen dira bertan.

Ostiraleko bilera CCOOk eta UGTk deituta egingo da eta joan den astean Masek kontsulta berria deitu ondoren A9ren egoera zein den aztertuko dute.

Akordioak itun-kideak batzen jarraitzen du eta, esaterako, urriaren 10ean Barcelona futbol taldeak sinatu zuen ituna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude