Epaiketan “defentsarako eskubidea urratu” dietela salatu du Errotxapeako Gaztetxeak

  • Auzia epaile berri baten esku geratu ondoren, onartuta zeuden froga eta testigantza guztiak ukatu dizkietela nabarmendu dute Errotxapeako Gaztetxeko kideek. Sententziaren zain daude, baina ziurtatu dute proiektuaren alde lanean jarraituko dutela.

Errotxapeako Gaztetxearen aldeko elkarretaratzea, Iruñean.
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 13an - 16:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Astelehenean izan zuten Iruñean (Nafarroa) Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa. Hiru kide epaitu zituzten, eta Errotxapeako Gaztetxeko kideek salatu dute "haien hitza entzun gabe" eta lau urtez luzatu den instrukzioan "aurreratutako guztia baliogabetuz" gauzatu dutela judizioa. Izan ere, epaile aldaketa baten ostean, ahozko saiorako onartuta zeuden froga eta testigantzak atzera bota dizkietela azaldu dute, "gure defentsarako eskubidea urratuz".

Epaiketa burututa, edozein unetan irits daiteke kostu judizialen eta desalojo agindu baten inguruko epaia. Auzia sustatu duen batzarrak gaztetxea eta inguruko eraikinak eraitsi eta etxebizitzak eraikitzeko asmoa du. "Berriro ere agerian geratu da bizi garen sistema kapitalistaren helburua, espekulazioa eta jabetza pribatua lehenetsiz desjabetuon beharrak asetu eta proiektu komunitario bat lortzeko bidearen aurrean". Gogora ekarri dute, halaber, ehunka etxebizitza huts dituztela auzoan.

Elkartasuna agertu dieten guztiei eskerrak emateaz gain, lanean jarraituko dutela ziurtatu dute: "Gaztetxea defendatzeko prest gaude, auzoan horrelako espazio bat beharrezkoa dela argi dugulako".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!