Emakumerik ez Syrizaren ministroen artean

  • Alexis Tsiprasek osatu du Grezia gidatuko duen gobernua. Hamabi ministroen artean ez dago emakumerik eta 41 goi karguren artean 6 baino ez dira.


2015eko urtarrilaren 28an - 09:05
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Asteartean egin zuten Syrizaren gobernuko kideek kargu hartzea. Emakume bakan batzuk baino ez daude.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Tsiprasek ministerioak murriztu ditu gobernu berrian eta izendatukotakoen artean Yanis Varoufakis Finantza ministroak izango du ardura handiena, berak negoziatu beharko baitu Troikarekin. Hamabi ministroetatik bat ere ez da emakumea eta goi karguen artean ere oso gutxi dira. Maria Kollia Barne Ministerioko ministrordea eta Nadia Valavani Finantzetakoa dira Greziako Gobernuan aginte handiena izango duten emakumeak.

Greziako mugimendu feministak salatu du hauteskunde kanpainan emakumeek dituzten arazoak ez direla kasik aipatu ere egin, hala nola soldata desberdintasuna, indarkeria matxista, lan erreproduktiboa…  

Pikara Magazine aldizkarian Hibai Arbide Azak idatzitako artikuluan salaketa horiek jaso ditu eta bertan azaltzen du emakume taldeek Grezian daramaten borroka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Syrizaren erronka
Eguneraketa berriak daude