Elkartasunetik gutxi duen "ezkutu fiskala"

  • EAJ eta PSEk, PPren laguntzaz elkartasunetik gutxi duen zerga-babesa edo “ezkutu fiskala” berpiztu dute Gipuzkoako aberatsenentzat, eta aldi berean menpekotasuna saihesteko laguntzak murriztu dizkie 4.330 familiari.


2018ko maiatzaren 11n - 10:43
Maria Eugenia Arrizabalaga, EAJko Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak azaldu ditu erreforma fiskalaren ezaugarriak (arg.: EAJ Gipuzkoa)

Halaxe da. Gipuzkoako Batzar Nagusiek lehen urratsa eman dute aurreko foru gobernu taldeak ezarritako Fortuna Handien eta Aberastasunaren gaineko zerga derogatzeko. Inposatu nahi duten zerga-ordainketarako sistema berriaren parte da neurri hori, eta patronalari mesede handia egingo dio, besteak beste lortu dutelako Sozietate zergako karga-tasa jaistea.

Erreforma fiskalaren memoriak baieztatu du 875 pertsonak gozatuko dutela “ezkutu fiskalaz” eta batez beste 38.000 euro gutxiago ekarriko dutela Gipuzkoako foru ogasunera. Datu odoltsu eta eskandaluzkoa: lurralde horretako 38 lagun aberatsenek –12,8 milioi eurotik gorako ondarea dutenak–   15 milioi euro aurreztuko dituzte, diru-kutxa publikora ekarri behar izan gabe. Ogasunak Gipuzkoako super-aberatsei 408.316 euro oparituko die batez beste urtero. Bitartean, menpekotasuna saihesteko laguntza behar duten 16.697 lagunek –4.330 familia– murrizketak jasan dituzte: urtean 300 eta 1.000 euro artean.

Gezurra da ez dagoela dirurik diru-kutxa publikorako eta ondorioz murrizketa sozialak egin behar direla, Gipuzkoan ikusten ari gara. Aipatu alderdi horiek, euren zerga politikekin pribilegiatu batzuk zerbitzatzen dituzte. Murrizketen kontrako manifestariei ez zaie arrazoirik falta “hau lapurreta da!” oihukatzen dutenean: “Ez da dirurik falta, lapurrak daude soberan”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude