Elixabete Garmendiaren hitzaldiak biribilduko du gaur "Zerukotik lurrekora" zikloa

  • Euskarazko kazetaritzaren intrahistoria bat hitzaldia emango du Elixabete Garmendiak gaur, 19:00etan, Donostiako San Telmo Museoan. ARGIAren Mendeurrena ospatzeko egin dugun Zerukotik lurrekora zikloaren amaierako ekitaldia izango da berau.


2019ko maiatzaren 28an - 10:26

Zeruko Argian ekin zion kazetaritzari Elixabete Garmendiak. "Zerukotik lurrekorako" trantsizioa bizi izan zuen, eta geroztik kazetari ibilbide oparoa izan du hainbat euskarritan. Begirada zorrotzez aztertuko du Zeruko Argia-ARGIAren ibilbidea: "Zeruko Argia-ARGIAren ehun urteek euskarazko kazetaritzaren bizkar-hezurra marrazten dute. Euskarri horretan bermatuta, euskarazko kazetagintzaren 'nahi eta ezina' errepasatuko dut, lapitz gorriarekin azpimarratuz kinka horretan egoteak ezarri dizkion ezaugarriak: normaltasun eza, militantzia, jazarpena 1936ko gerratik hasita… Izan ere, 'heroismora kondenatua' ageri baita euskarazko kazetaritza".

Arratsaldeko hitzaldirako gosea egiteko, elkarrizketa oso interesgarria egin berri dio Miren Osak. Hemen irakurgai.

Bideoan ere ikusgai:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIAk 100 urte
2019-12-22 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


2019-12-22 | Estitxu Eizagirre
Mendeurrenak hiru opari: bata jendeari, bestea ARGIAri, handiena Euskal Herriari

Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?

 


2019-12-22 | Garazi Zabaleta
Duzunaritze argiaren mendeurrenaren lekuko

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]


Eguneraketa berriak daude