Elhuyarrek Elia itzultzaile automatikoa Telegram aplikazioan integratu du. Taldeetan euskara lehenesteko aukera ematen du eta euskara ulertzen ez duenak bost hizkuntzatara aldatzeko aukera dauka. Amaia Jauregi Elhuyarko Itzulpengintzarako Teknologien arduradunarekin hitz egin dugu berrikuntzak ematen dituen aukerez aritzeko.
Zer da egin berri duzuena?
Testuingurua kontatu nahiko nizuke. Guraso talde, eskola, ikastola eta udaletan gero eta gehiago ari da sustatzen Telegramen erabilera. Ematen duelako aukera, kanal baten bidez, euskaraz ulertzen ez duten gurasoek aurikularren bidez aldi bereko itzulpena jasotzeko.
Ikusi genuen Telegramen erraz txerta zitekeela Elia itzultzailea. Erabiltzaileak, modu errazean, ezer instalatu beharrik gabe, erabiltzeko aukera dauka.
Erabiltzaileen aldetik iritsi zitzaizkizuen eskaerak, beraz?
Euskara hutsean aritzeko zailtasunak daudenez, jende asko Whatsappetik Telegramera pasa da, adibidez guraso taldeetan. Hori gertatzen ari zela jakinda ikusi genuen aukera zegoela Elia txertatzeko.
Zer egiten du?
Elia beste pertsona bat balitz bezala da, kontaktu bat gehiago. Eliari bidaltzen dizkiozu ulertzen ez dituzun mezuak eta berak itzuli egiten dizkizu. Mezua birbidaltzen diozu Eliari. [Nola erabiltzen den jakiteko jo Sustaturen albiste honetara].
Bestelako erabilerak ere izan ditzake. Adibidez, guraso taldean kontaktu bezala sartu eta konfiguratu gaztelania euskara balitz bezala. Orduan, euskaraz hitz egiten direnak ez ditu itzuliko, baina norbaitek gaztelaniaz hitz egiten badu euskarara itzuliko luke. Jokoa ematen du horrelako gauzatxoak egiteko. Guk tresna jarri dugu, ikusi egin beharko da nola erabiliko den. Hainbat aukera daude, baina azken hori ez dugu zabaldu.
Guk kasurik xinpleena azaldu nahi izan dugu, jendea ez nahasteko.
Guk sustatu nahi genuena zen taldeetan euskara erabiltzea eta ez batek ez dakielako denek gaztelaniaz egin behar izatea.
Zein erabiltzaile profil aurreikusten dituzue?
Tresnak egiten ditugu, baina ez dugu kontrolatzen zein erabilera egiten duen jendeak. Ondo etortzen zaigu erabiltzen dutenek guri esatea nola erabili duten, zein behar dituzten, zein balio erantsi eman dioten. Defektuz euskaratik gaztelaniara konfiguratu dugu. Erabilera airean gelditzen da, zaila da iragartzea.
Adibide bat ematearren. Irudikatu udal bat. Derrigortuta dago mezuak ele bitan bidaltzera. Beti euskara hutsean bidal ditzake eta taldean Elia sartzen baldin badu Eliak itzuliko ditu mezuak. Bikoiztuta egongo dira, baina berak euskara hutsean sortuko ditu.
Zein hizkuntzatan erabil daiteke?
Itzultzaile automatikoan dauden seietan: euskara, gaztelania, frantsesa, galegoa, katalana eta ingelesa.
Hizkuntzaren bat gehitzeko asmoa baduzue?
Oraingoz ez. Aukerak ikusi ditugu. Gehiena eskatzen dizkigutenak imajinatuko zara zeintzuk diren, Ikastolen Elkartetik eta horrelakoetatik: arabiera, urdua, wolofera... baina zailak dira, hizkuntza horietan jakintzarik ez daukagu. Marko bat beharko genuke horrelako lan batean sartzeko.
Esan diguzu azaroaren 27an Eliak lau urte beteko dituela eta hainbat gauza duzuela kontatzeko. Zer aurreratu dezakezu?
Lehen ere egin dugun moduan, erabilera datuak eskainiko ditugu, zein hizkuntza bikote erabiltzen diren gehien eta abar. Berrikuntzen berri ere eman ohi dugu urteurrenetan. Telegramenaren berri eman dugu, eta ahotsarekin erlazionatutako beste berrikuntza bat etorriko dela aurreratu dezaket.
Aurreko egunean, 10 urteko haur batek esan zidan bere eskolako helbide elektronikoaren pasahitza aldatu behar zuela, gurasoek bazekitelako, eta bere pribatutasuna zelatatu ahal zutelako. Ulertzen nuela esan nion, baina ohartarazi nion, eskolako arduradunek ere, naiz eta eurekin... [+]
Euskal liburuzaleentzat Abaraska taldeak sortutako sare soziala da Paperjale.eus. Abenduaren 1a bitartean liburu baten kritika bat egiten dutenen artean Durangoko Azokako 150 euroko produktu sorta zozketatuko dute.
Seme-alabei lehen mugikorra noiz eta nola eman askoren eztabaida den garaiotan, nerabeek eurek badute zeresana: helduak "izugarri engantxatuta daude mugikorrari", diote, eta hori ikusirik, ulertzen dutela "haurrak babestu nahi izatea". Helduok egiten dugun... [+]
Nerabeari bere lehenengo mugikor pertsonala eman aurretik, zein bide egin daiteke etxean, familiak partekatutako mugikorrarekin? Eta behin emanda, noiz da unea, zein ezaugarridun gailua da egokiena, zein baldintza eta erabilera adostu ditzakegu, zer saihestu behar dugu? Guraso... [+]
Ez ordenagailurik, ez mugikorrik klasean, eta apunteak eskuz. Unibertsitateko hirugarren graduan esperimentua egin du irakasle batek, batez ere ikasleen kontzentrazioa eta arreta handitzeko helburuz. Ikasleen hasierako erresistentziak gaindituta, baikorra izan da emaitza.