Ostiral honetan, handizkako merkatuaren batez besteko prezioa 89 euro ingurukoa da, urtarrilaren 13tik izandako altuena, CO2-aren espekulazioagatik eta gasaren garestitzeagatik.
Maiatza ohi baino argindarraren ordainagi garestiago batekin amaituko da Hego Euskal Herrian. Datorren astean sartuko da indarrean faktura berria eta aldaketa garrantzitsu horren zain, elektrizitatearen handizkako merkatuak asteak daramatza goranzko joeran, CO2 isurtzeko eskubideen espekulazioak eta gas naturalaren garestitzeak eraginda. Kilowattaren oraingo prezioa 16,98 eurotan dago eta duela urtebete 10,04ean zegoen.
El Diario.es-ek argitaratu duenez, ostiral honetan, megawatt/ordua (MWh) 88,95 euroan salduko da, eta urtarrilaren 13tik izandako preziorik altuena da pool elektrikoa delako merkatuak beste prezio goren bat izan zuenetik; orduko hura Madrilgo Erkidegoa kolapsatu zuen Filomena depresioari lotutako hotz-boladek eragin zuten. Handizkako merkatuaren maila horiek ezezagunak dira garai honetan, ekoizpen hidraulikoak kotizazioa deprimitu ohi baitu. 80 eurotik gorako prezioa ohikoagoa da urtarrilean apiril edo maiatzean baino, datu historikoek erakusten dutenez.
Pool elektrikoak gora egin du karbonoaren kotizazioak beste sabai bat hautsi duelako maiatzean, tonako 55 euroak gainditu baititu lehen aldiz. Hilabete honetan, 51,67 euroko batez besteko kotizazioa izan du; urtarrilean, berriz, 33,43 eurokoa izan zen. Karbonoaren kostuaz gain, Europako merkatu elektrikoetan eta enpresen lehiakortasunean eragiten ari den beste elementu bat dago: gas naturalaren prezio altua.
Ekainaren 1ean hasiko da faktura elektrikoen modelo berria eta horrek erabiltzaileen artean are nahasmen handiago eragin dezakeela uste du Facua kontsumitzailearen elkarteak. Horrez gain, Espainiako Gobernuari faktura berria martxan ez jartzeko eskatu dio "kontsumitzaile ahulenentzat kaltegarria" delako. Izan ere, besteak beste, modelo berriak puntako ordutegietan argia %2.000 garestiagoa izatea ekarriko du.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.