Gabonetan lege bat erreformatu eta ekoizpen militarra finantzatu nahi izatea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari

  • Emakumeok Gerraren Aurka eta Gerrari Ez Euskal Herria mugimenduek salatu dute Eusko Jaurlaritzak Lankidetzaren Euskal Legea erreformatu nahi duela, EAEko ekoizpen militarra finantzatzea ahalbidetzeko. Mugimenduek jakinarazi dutenez, erreforma abenduaren 23an egingo dute, eta herritar eta gizarte eragileei dei egin diete 9:00etan Eusko Legebiltzarraren aurrean kontzentratzeko.

2022an, gerraren aurkako emakumeen egunean egindako elkarretaratzea. Ecuador Etxea

2025eko abenduaren 22an - 16:19
Azken eguneraketa: 2025-12-23 14:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi mugimenduek zabaldu duten oharraren arabera, Eusko Jaurlaritzak abenduaren 23an Lankidetzari eta Elkartasunari buruzko 3/2024 Euskal Legea aldatu nahi du, 2026ko aurrekontuak onartzeko prozesuaren barruan, “isilpeko eta azken orduko mozio baten bidez”.

Lankidetza Legearen 10.4 artikuluak dio “Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak, ekonomia sustatzeko politiketan, ez diela lagunduko erabilera militarreko armamentua edo teknologia ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen diharduten pertsona fisiko edo juridikoei”. Erreforma gauzatzen bada, artikuluaren eduki “antimilitarista eta bakezalea” indargabetuko litzatekeela dio mugimenduak, eta bertako armagintza eta teknologia militarra diruztatuko liratekeela. Gaitzetsi dute finantzazioa justifikatzea “Europaren Segurtasunerako Estrategian sartzen denean”, eta gehitu dute argudio hori “beti edo ia beti” erabili ahal izango dutela. Horrez gain, eskatu dute ez deitzea “segurtasuna eskalada militarrari”.

Erreforma egiteko argudioa arbuiatu dute, hau da, 325 milioi euroko industria-inbertsioa arriskuan dagoela. Mugimenduak galdetu du ea “hori ote den gobernuaren bakearen eta elkartasunaren aldeko politiken koherentziaren balioa eta gerrak suntsitzen dituzten hainbat eta hainbat giza bizitzaren prezioa”.

Elkarretaratzea abenduaren 23an, 9:00etan, egingo da Eusko Legebiltzarraren atarian.

40tik gora sinatzaile

Emakumeok Gerraren Aurka eta Gerrari Ez Euskal Herria mugimenduek deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute eragile hauek. Tartean da Euskadiko GGKEen Koordinakundea eta euskal gehiengo sindikala.

-Gerrarik Ez Euskal Herria

-Emakumeok Gerraren Aurka

-Euskadiko GGKEen Koordinakundea

-Gasteizkoak

-Bake Ekintza Antimilitarista

-KEM-MOC (Iruñea)

-Bizitza duinaren alde

-SEADen Lagunen Elkartea

-Centre Delás

-Gernika Gogoratuz

-Mundubat

-Paz con Dignidad

-Euskadi Cuba

-OPA Gasteiz (Osasun Publikoa Aurrera)

-Sanitarioak Palestinarekin

-APL, Arabako Pentsionistak Lanean

-Bachue Elkartea

-Ateneo Republicano de Araba ERAIKI

-Euskal Herriko herrien biltzarra

-Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea

-Herria 2000 Eliza

-Feministalde

-STEILAS

-ESK

-LAB

-ELA

-Gerra Hemen Hasten Da

-Artea Sarea

-Argitan

-Basoa

-Ongi Etorri Errefuxiatuak

-Berri Otxoak

-Sorginenea elkartea

-Kakitzat (Koordinadora Antimilitarista)

-Lumaltik Herriak

-Gernikatik mundura

-Munizipalistok

-Gure Haurrak ere Badira

-Mugarik Gabe

-Elkartasuna Eraldatuz

-Bizilur

-SETEM Hego Haizea

-Mugak zabalduz


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025eko urtarrilaren 22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025eko urtarrilaren 22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

Eguneraketa berriak daude