Duela urte batzuk antzeko zerbaiti heldu nion eta orain ere hemen dago, gai berbera nire mahai gainean. Publikoa izanik ez da harritzekoa, asko eta asko EITBekin nahiko haserre egotea, hori normaltzat jotzen dut , baina, beti norberaren esku egote horrek, nagusikeria zabaldu duela entzutea, beste zerbait da, eta uste dut ez dabiltzala oker. Dena dela, edukiak, gaiak nola agertzen diran, aldeko suharra edo ez nabarmentzea, eta abar luzea, formalismoak dira. Nik erredakzio kontseiluari gehiago begiratzen diot.
Horregatik, hasi nahi nuke esanez, kazetarien profesionaltasuna goraipatu edo nabarmentzen dugunean, -nire ustez- bere zeregin nagusia, egiazko erantzukizun soziala baztertzeko arriskuan jartzen garela. Beste erara esanda, erredakzio barruan teknikoki ongi landutako mezua prestatzeko gai bai, baina gizartean izan litekeen ondorioz arduratzen ez den kazetaria ez ote dugun goraipatzen . Hori nire kezka.
Pluraltasuna eta objetibotasun zintzoa behin baino gehiagotan aipatu eta entzun arren, egia, benetako eguneroko egia, beste bat da. Kapitalistek, enpresa multinazional erraldoiak, edo erakunde politikoak, beraiek sortu edo bultzatutako egunkari eta hedabideei “inpartzialtasuna” eskatzen dieten arren, ozenki gainera, eta egunkariek – bere aldetik- kapitalisten laguntza lortzearren, euren independentzia aldarrikatzen duten, argi dago, egunkari independienteak baina ez inpartzialak behar dituela kapitalismoak.
Hedabideak berez ez du sortzen -edo ez luke behar- baina islatu bai, hori baita bere zeregin nagusia. Baina nahiz informazio uholdeak gureganatu, jasotzen dugun “errealitate” hori, erreala da, zergatik? Denboraren poderioz, ustezko errealitate horrek, iritzi, baita giza heziketan zati handi bat betetzen duen errealitate hori, zer da? Hori guztia sortzen duen “labea” norena da, nondik dator?
Emaitza benetan tristea da, denborarekin gure gustu, ohitura eta nahiak aldatzen dizkigute eta aldaketak, ondo, barneraino gureganatzen ditugunean, dena erraza da, baina ez guretzat
Emaitza benetan tristea da, denborarekin gure gustu, ohitura eta nahiak aldatzen dizkigute eta aldaketak, ondo, barneraino gureganatzen ditugunean, dena erraza da, baina ez guretzat. Horrela, nagusi den ideologiaren eraikuntzaren oinarriak oro har barneraturik daudenean, botereak, benetako botereak “libertatea” onar dezake, lasai.
Jakina, helburua ez da dena zalantzan jartzea, baina aurrez aurre ditugunak ukaezinak dira. Lehen nioen heziketa maltzurraren emaitzak tristeak direla eta horrela dira, ez dago zalantzarik.
Adibide asko daude eta agian mingarrienetako bat hau: Gaur egun ezin dugu esan Euskal Herrian euskal hiztun asko garenik, eta honi gehitzen badiogu, gehienak erdi edo erabat analfabetoak garela, -honek irakurlegoa murrizten duenarekin- nola onar dezakegu, adierazpen askatasunean bizi garela, nola?
Hauek eta beste hainbeste gabezia demokratiko larri bezain garrantzitsuak manipulatu edota estaltzen duen prentsa, zertarako dago? Norentzat lan egiten du?
Informazio munduan ia dena dago mugatua. Herri aberatsetatik merkantzia bezala saldutako informazioaren kontsumitzaile petoak gara. Desinformazioa, arma-tresna iraingarria da, ez dago zalantzarik. Zenbat eta zabalduago izan, orduan eta hedabideek desinformazio saltzaile ankerragoa bilakatzen dira.
Notizia, gertakizuna, bere jatorrizko sustraietatik aldentzen bada, hausnarketarako ditun osagai guztiak gordetzen badira, errealitatea moldatu, manipulatu egiten da. Gehiago sakonduz; berriak, bere testuingurutik ateratzeak ditun ondorio beltzak, maiz, sobera maiz, gertatzen den zerbait dela, esan beharra dago.
Demagun gaur ekonomiak teilatuari josita daraman laino beltz hotzak ezagunak izanik, kazetaria erredakzioan sartu orduko, bere mahai gainean, enpresari ezagun talde batek, proiektu handi baten berri ematen duen dokumentua aurkitzen duela. Hori, datorren bezala kaleratzen du eta irakurleek, beste tresnarik ez duenez, -nahiz ekimena diru publikoaz horniturik izan- baikor eta pozik baloratzen du.
Hemen bizi garenok, aspaldidanik dakigu, gauzak ez direla bakarrik etortzen, beti dutela arrastoa, eta horretarako, behin baino gehiagotan Lakuatik bidalitako mezuari helduko diot: “Euskal enpresaburuek gure herriaren heroiak zarete”
Zori txarrez irakurleak berehala ahantzi dituzte gaurko egoera larriaren errudun nagusiak nortzuk diren, eta jakina, berria ez da soilik saltzen, gehigarri asko ditu; lanpostuak sortuko dira, langabezia gutxituko da, eta abar luzea.
Azkenean, garaitzen den mezua betikoa da: Kapitalak enplegua sortzen du, beraz kapitala ona da. Gehiago, kapitalarentzat ona dena herriarentzat ona da.
Informazio mailan, propietatearen kontzentrazioari aurre egiteak, tresna zail eta bereziak behar ditu, ia ezinezkoa da. Dena dago lotuta -Espainiarren Konstituzioa bezala- Hemen eta hemendik kanpo ere bai, hainbat hedabideen egitasmoak egin du porrot, zergatik? Legezko -beraiek inposatutako legea- subentzioak, ongi sailkatuak izan arren, ez dira beti betetzen.
Publizitate enpresak erabakitzen dute non ez eta non bai. Publizitate instituzionalak ere baztertzen dituzte, -ahal duten neurrian- kritikoak bezala sailkatuak izan diren hedabideek.
Publizitatea uka eta itxi beharrean batzuk, besteak oso larri, baina beste batzuk, nahiz zorretan josiak egon -diru publikoarekin ere bai- burua altxatu bakarrik ez, bizi eta aberastu ere bai.
Euskal Herrian bizi dugun esperientziatik abiatuta, hedabideen zeregin nagusia, salbuespen bakarren batzuk onarturik, ez da informazio hutsa . Liskar politiko-armatua desagertu bada ere, desinformazioa “oraindik” legitimotzat jotzen dute, eta -Euskal Herria koloniatzat dutenez- ez da harritzekoa.
Itxuraz eta zori txarrez “oraindik” objektiboa eta inpartziala izate hori, hemen beste hainbat lurraldeetan bezala ezinezkoa da.
Beraz, daramagun negu luze bezain gaizto honek, udaberria itotzen jarraitzeko asmoak ditu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]