Ehunka ikaslek bat egin dute Baionan klimaren aldeko grebarekin

  • 700 ikasle inguru elkartu dira Baionan, Fridays For Future ekitaldiarekin bat eginez. Manifestazioak mundu osoan izaten ari dira gaur. Bilbon eta Donostian mobilizatzeko deialdiak ere izan dira.


2019ko maiatzaren 24an - 17:50
Hedabideen arabera 600 gazte inguru eta antolatzaileen ustez 800 mobilizatu dira Baionan gaur. (Argazkia: Guillaume Fauveau).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Fridays For Future (Ostiralak Etorkizunari Begira) deialdiarekin bat egin dute ehunka ikaslek goizean Baionako karriketan. Manifestazioa azkar joan da eta trafikoa moztu dute aldian-aldian.

Hainbat lekutan geldialdiak egin dituzte eta hitzaldi laburrak eman ere. Ikasle gazteen erranetan, botere guneetatik oso ohikoa da “Kutsatu, kontsumitu eta isilik egon!” bezalako mezuak zabaltzea. Gaurko mobilizazioan “1, 2, 3 gradu, krimen bat gizakiarentzat” izan da gazteek oihukatu duten deiadarretako bat.

Lapurdiko Berria-k eta Mediabask-ek informazioa zabala eman dute klima aldaketa inguruan izandako mobilizazioei buruz.


Irakurri gehiago: Larrialdi klimatikoa Ingurumena
Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.