700 ikasle inguru elkartu dira Baionan, Fridays For Future ekitaldiarekin bat eginez. Manifestazioak mundu osoan izaten ari dira gaur. Bilbon eta Donostian mobilizatzeko deialdiak ere izan dira.
Fridays For Future (Ostiralak Etorkizunari Begira) deialdiarekin bat egin dute ehunka ikaslek goizean Baionako karriketan. Manifestazioa azkar joan da eta trafikoa moztu dute aldian-aldian.
Hainbat lekutan geldialdiak egin dituzte eta hitzaldi laburrak eman ere. Ikasle gazteen erranetan, botere guneetatik oso ohikoa da “Kutsatu, kontsumitu eta isilik egon!” bezalako mezuak zabaltzea. Gaurko mobilizazioan “1, 2, 3 gradu, krimen bat gizakiarentzat” izan da gazteek oihukatu duten deiadarretako bat.
Lapurdiko Berria-k eta Mediabask-ek informazioa zabala eman dute klima aldaketa inguruan izandako mobilizazioei buruz.