Ehunka herritarrek Bartzelonako CUPen egoitza defendatu dute faxisten elkarretaratzearen aurrean

  • Por España Me Atrevo eskuin muturreko taldeak CUPen Bartzelonako egoitzaren aurrean larunbatean elkartzeko deia egin zuen. Faxismoa aldarrikatzeko manifestazioa izango zela argudiatuta, CUPeko ordezkariek elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu zieten Hauteskunde Batzordeari.


2017ko abenduaren 05an - 10:18

Manifestazioa ez zuten debekatu eta Mossoek neurri bereziak hartu zituzten arren, tentsio uneak izan ziren Bartzelonako kaleetan.  CUPek faxismoari aurre egin eta egoitza babesteko deia zabaldu zuen: 400 lagun inguru bildu ziren Katalunia “faxismorik gabeko Errepublika” dela aldarrikatzeko. Parez pare eskuin muturreko 40 lagun izan zituzten. Ez zen aparteko istilurik izan, baina beste behin argi geratu da faxismoak inpunitate osoz jarduteko zilegitasuna duela.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2024-02-09 | Gedar
Isuna jarri diote Barakaldoko lagun bati, faxista bati aurre egitea egotzita

Iazko uztailean eraso zion faxista talde batek, labanaz. Orain, erasotua izan zen pertsona horri jarri diote 600 euroko isuna, faxistetako bati aurre egitea leporatuta.


Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia Donostian

Loiolako kuartelen salerosketa behingoz sinatuta, udalak auzune berri bat sortuko du han. Beste esku hartze batzuen artean, kuartelen eta Loiolaren arteko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopo bat delako. Aurretik, ordea, komeni zubi esanguratsu horren historia errepasatzea.


Hilberria
Gilles Perrault idazle antifaxista zendu da

Idazle frantziarrak Euskal Herriaren askapenarekiko abegikortasun handia zuen. Nazismoaren biktima izan zen, eta Marokoko erregimenaren indarkeriak argitara ematen erreferentea. Normandiako bere etxean hil da, 92 urterekin.


Eguneraketa berriak daude