Ehunka errefuxiatu itota Mediterraneoan, Lampedusako tragediaren urteurrenean

  • Ehunka errefuxiatu zeramatzaten lau ontzi hondoratu dira astelehenean Mediterraneoan, Lampedusako ezbeharra gertatu eta urtebetera; salbamendu patruilek 41 errefuxiatu aurkitu dituzte bizirik eta Greziako Kalamata hirira eraman dituzte. Biziraun dutenek BBCri jakinarazi diotenez, gehienak ito egin dira. 400 pertsonatik gora leudeke hilik.


2016ko apirilaren 19an - 12:55
Lampedusako tragedia gertatu eta urtebetera, Europar Batasuneko agintariek ez dute errefuxiatuen krisia konpontzerik lortu.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egipto eta Italia arteko bidea itsasoz egiten ziharduten errefuxiatu gehienak somaliarrak, eritrearrak eta etiopiarrak ziren. Somaliak Egipton duen ordezkaritzak azaldu du gertakariaren nondik norakoak ezagutzeko ahaleginak egiten ari direla.

Gertaeraren harira, Sergio Mattarrella Italiako presidenteak adierazi du Europak migrazio politikaren inguruan hausnartu beharra duela, “Mediterraneoan beste ezbehar bat gerta ez dadin”.

Paolo Gentiloni Italiako Atzerri ministroa ere mintzatu da gaiaz: “Europak konpromiso sendoagoa hartu beharra dauka migrazioari aurre egiteko”. Duela urtebete itsasoan desagertutako 700 errefuxiatuak ekarri ditu gogora eta adierazi du “informazio gehiago eskuratu zain daudela”.

Migration Compact

Immigrazioaren inguruko akordio proposamen bat aurkeztu du Italiak Europar Batasuneko Atzerri Ministroen Kontseiluan: Migration Compact. Horren bidez, Mediterraneoa zeharkatu nahi duten migratzaileak geldiarazi eta haien egoeraz baliatzen diren mafiak kontrolatzea nahi du Erromak, eta inbertsioa ugaritzea proposatzen du horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!