EH Bilduk Pello Otxandiano proposatu du EAEko lehendakarigai

  • EH Bilduren mahai politikoak Pello Otxandiano Kanpo (Otxandio, 1983) aukeratu du, guztien adostasunez, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritzarako. Arnaldo Otegik azaldu du EH Bilduren hautagaitzari fidagarritasuna, ziurtasuna, konpromisoa eta arima ekartzen dizkiola Otxandianok.


2023ko abenduaren 11n - 13:33
Azken eguneraketa: 16:28

Pello Otxandiano Bizkaiko Otxandio herrian jaioa da eta bertan bizi da. Mondragon Unibertsitatean Ingeniaritza ikasketak egina da. 2011n Bilduren legeztatzearekin batera, zinegotzi hasi zen bere herrian. Gaur egun, EH Bilduren programa zuzendaria da.

Otegik abenduaren 11n eskainitako prentsaurrekoan azaldu du Pello Otxandiano “inbertsio kualitatiboa” dela, gaur egun koalizioko programa zuzendaria baita. Bere bertuteak azpimarratu dituenean hauek aipatu ditu: fidagarritasuna, ziurtasuna, konpromisoa, arima, eta Euskal Herriarekiko pasioa. Gehitu du euskalduna dela, euskararekin konprometitua eta bi alabaren aita.

Lehendakarigaia, gizonezkoa

Prentsaurrekoan, kazetari batek galdetu dio ea mahai gainean izan duten hautagaia emakumezkoa izatea. Otegik erantzun du baietz, beti dagoela mahai gainean generoa: “Feminismoarekin dugun konpromisoa agerikoa da. Orain arte emakumea aurkeztu dugu, Nafarroa Garaian emakumea aurkeztu dugu”, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, eta Gasteizko eta Bilboko udaletarako emakumezko hautagaitzak ere gogoratu ditu. Eta hau gehitu du: “Pello Otxandianok, besteak beste, konpromiso feminista ordezkatzen du”.

Talde parlamentarioko bozeramailea eta legebiltzarreko lehendakaria

Koalizioak, lehenengo aldiz, talde parlamentarioan arituko den bozeramailea aukeratuko du, baita legebiltzarreko lehendakarigaia ere. Bi funtzio horiek hautatzea erabaki dute “hauteskundeek politikoki eta elektoralki hartzen duten garrantzia” kontuan hartuta. Alabaina, Otegik ez du bi aukeratuen izenik eman, oraindik erabakitzeke dituztela argudiatuta, baina “perfilatuta” dituztela gehitu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
2024-04-22 | ARGIA
Santiago Abascal (Vox): “ETAk eta euskal alderdi separatistak irabazi dituzte hauteskundeak”

Santiago Abascal eta Amaia Martinez hautagaia igo dira oholtzara Voxen balorazioa egiteko, eta nork agintzen duen argi gelditu da lehen segundutik: “Nik hitz egingo dut lehena”, esan du Abascalek, eta Martínezek oholtza uzteko imintzioa egin duenean, tinko... [+]


2024-04-22 | ARGIA
Pilar Garrido (Ahal Dugu-Aliantza Berdea): "Emaitza txarrak lortu ditugu eta hala aitortzen dugu"

Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.


2024-04-21 | ARGIA
Javier de Andresek eskua luzatu dio EAJri

Javier de Andresek adierazi du PPn prest daudela alderdi guztiekin hitz egiteko, baina “Euskadin eta Espainian gertatzen den edozein haustura gelditzeko” ere bai.


2024-04-21 | ARGIA
Pello Otxandiano (EH Bildu)
"Aldaketa martxan da eta geldiezina da”

EH Bildu pozarren agertu da hauteskundeen balorazioan. Bototan EAJk irabazi duela aitortu dute, eta zoriondu dute horregatik, baina eserlekuetan berdindu egin dutela, eta gainera 100.000 boto gehiago aterata.


EAJ nagusi Bizkaian, baina alde gutxiagorekin

Jeltzaleek 11 eserleku lortu dituzte baina 2020an baino bat gutxiago; EH Bilduk, aldiz, bi eserleku gehiago izango ditu Bizkaitik, 8 ordezkari lortuta. PSEk (4) eserleku bat gehiago lortu du aurreko hauteskundeekin konparatuta, PP mantendu egin da (2) eta Elkarrekin-Podemosek... [+]


Eguneraketa berriak daude