Eguzkik dei egiten die herritarrei Deba eta Zumaia arteko flyschean plastikoak auzolanean garbitzera

  • Oier Bartolomek orain dela gutxi zabaldutako bideo biral batean, Zumaia eta Deba bitarteko flyscha plastikoz beteta ikusi dugu. Irudi tamalgarri hauen aurrean, pertsona askok “zerbait” egiteko beharra adierazi dute. Eguzkin ere horrelako mezu bat baino gehiago jaso ditugu. Gauzak horrela, erabaki dugu flyschean garbiketa-egun bat antolatzea, auzolanean.


2018ko azaroaren 06an - 12:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Garbiketa-eguna datorren larunbatean izango da, hilak 10, goizeko 10etan, Elorriaga (Elorrixa) auzoan, jolas-eremu ondoan. Eta, jakina, parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude. Elorriagatik flyschera jaitsiko gara, bertan barreiatuta dauden plastikoak biltzera.

Ekimen honen bitartez, aukera eman nahi diegu “zerbait” egiteko beharra sentitzen duten pertsonei, “zerbait” hori xume-xumea bada ere. Izan ere, plastikoak sortzen ari diren arazoa izugarria da. Honako zenbaki hau oso adierazgarria da: urtero, 10 milioi tonelada plastiko iristen dira itsasora.

https://www.facebook.com/oier.bartolome/videos/10156764794947838/

 

Arazo globala da. Ados. Eta arazo global honi konponbide globala eman behar zaio, plastikoen mundu ekoizpena mugatuz eta birziklatu ezin daitezkeen plastikoak debekatuz. Bitartean, birziklatu daitezkeen plastikoak behar beste bildu behar dira; gaur egun baino gehiago, alegia.

Baina administrazioek arazoari serio heltzen dioten bitartean, herritarrok ez dugu zertan eskuak poltsikoetan sartuta itxoin. Guk ere, gure xumean, neurriak har ditzakegu.

Esaterako, Deba eta Zumaia bitarteko flyscha biotopo babestua da legez. Bada, ezin da ulertu nola ez duen mantenu-planik, ezin da ulertu zergatik ez dagoen plastikoak noizean behin garbitzeko planik, hondartzak edo kaleak garbitzen diren bezala. Biotopo kalifikazioak ezin du erreklamu publizitario huts izan. Neurriak behar dira.

Halaber, Gipuzkoako erreka eta ibaiek ezin dute plastikoak itsasoraino  eramateko autopistak izan. Horiek ere garbiketa behar dute.

Plastiko olatuari ez zaio aurre giten poltsa bakoitzaren truke zentimo batzuk kobratuta. Material hauen gehiegizko erabilera mugatzeko legeak behar dira. Arazoraren jabe diren herritarren jarrera proaktiboak instituzioak lege horiek onartzera behartu ditzake.

Hau guztia gogoan, herritarrei dei egiten diegu larunbatean zibismo erakustaldi bat egin dezaten. Ea horrela erantzulea interpelatuta sentitzen diren.

Beraz, larunbatean, planetaren iraupenarekin konpromisoa sentitzen duten pertsonek hitzordu bat dute Elgorriagan. Egongo da hitzordu gehiago, jakina. Baina larunbatean bada bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu-zentroen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-19 | Elhuyar
Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko liken eta goroldioetan

Kutsatzaile kimiko toxikoak hauteman dituzte Iratiko oihaneko liken eta goroldioetan. Ikerketan ondorioztatu dute kutsatzaile horietako batzuk inguruko hiriguneetatik iristen direla, beste batzuk nekazaritzan egiten diren erreketetatik, eta, azkenik, beste batzuk duela zenbait... [+]


Aztarnak

Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]


Eguneraketa berriak daude