Eguesibarko Udalak Europar Batasuneko bandera kendu du errefuxiatuengatik

  • EB eta Turkiaren arteko hitzarmen proposamena bertan behera gelditu arte ez dituela berriro jarriko iragarri du Udalak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 16an - 13:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eguesibarko Udaletik eta udal areto guztietatik kendu dute EBko bandera siriar errefuxiatuei ematen ari zaien tratugatik protestan.

EBk eta Turkiak mahai gainean duten errefuxiatuak kanporatzeko itun proposamena “Europar Batasunaren baloreei traizioa”eta “Giza eskubideen aurkako erasoa” dela dio Udalak. Honekin batera hurrengo udal osoko bilkuran proosatuko dute Eguesibar Errefuxiatuentzako  Harrera – herria izendatzea. 

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Errefuxiatu krisi globala kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.