EAJk irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, EiTBren inkestaren arabera

  • EAJk oraingo 27 eserlekuei eutsiko lieke eta Ahal Duguk eta EH Bilduk hamabosna lortuko lituzkete. Jeltzaleek ez lukete nahikoa sozialisten babesa gehiengo osoa izateko.


2016ko apirilaren 21an - 17:25

EiTBk EiTB Focus izeneko inkesta multzo bat agindu dio Gizaker enpresari eta gaur eman ditu lehenengo emaitzak, Eusko Legebiltzarraren osaketari dagozkionak. EAJ garaile izango litzateke (27 eserleku) eta Ahal Dugu (+15) indarrez sartuko litzateke hemizikloan. EH Bildu (-6), PSE-EE (-6) eta PP (-3) lirateke beherakada sumatuko luketenak.

Balizko koalizioen arloan, EAJk ez luke nahikoa sozialisten babesa gehiengo osoa izateko, aldiz, EH Bildurekin adostuko balu erraz gaindituko luke langa, hain justu aukera hori da galdetu zaienen artean gustukoena (%23), EAJ eta PSEren arteko koalizioa baino (%21).

Podemos eta EH Bilduren arteko baturak jeltzaleen emaitza ontzen badu ere, bi indar ezkertiarrek ez lukete gehiengo osorik izango.  

Inkesta 1.500 laguni egin zaie eta apirilaren 13 eta 14an telefono bidez. Galdeketen %21,1 euskaraz izan dira eta %78,9 gaztelaniaz.

EiTBk ostiralean Espainiako hauteskunde orokorrei buruzko emaitzak emango ditu. Horrez gain inkesta tematikoak ere eskainiko ditu telebista publikoak, lehenengoa larunbatean, hezkuntzaren inguruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude