Eusko Jaurlaritzak urrian amaitu nahi du 2014ko aurrekontuen dokumentua. EAJ eta PSE-EEren arteko itun fiskalaren oinarriak sartuko ditu bertan.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo iragarri zuenez aurrekontuen zirriborroan EAJ eta PSE-EE fiskalitate arloan sinaturiko itunaren oinarriak sartuko dituzte, “herri akordioa” izenez ezagutzera eman dutena. Gisa horretan, Jaurlaritzak espero du 2014ko aurrekontuen proiektuak bi alderdi horien babesa izatea.
Urriaren 15ean Finantzen Euskal Kontseilua bilduko da, aldundiek 2014an izango dituzten diru-ekarpenak partekatzeko. Bilkura hori giltzarri izango da EAJren eta PSEren artean aurrekontuen negoziazioak aurrera egin dezan, hurrengo urtean Eusko Jaurlaritzak zenbat gastatu dezakeen zehatzago jakingo baitu.
Urkulluk behar beharrezkoa du aurrekontuak onartzea, eta hori PSE-EEk badaki. Eusko Jaurlaritzak 2012ko aurrekontuak luzatzea erabaki zuen, 2013ko proiektuak oposizioko alderdien ezezkoa jaso eta gero. Aurrekontuak bigarren urtez luzatu behar izanez gero, hauteskundeak aurreratzearen mamua agertu liteke Ajuria Enean.
Itun fiskalaren sinaduraren bideoa (Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza):