EAEko Etxebizitza Legea bertan behera utzi du Konstituzio Auzitegiak

  • Konstituzio Auzitegiak tramitera onartu du Espainiako Gobernuak EAEko Etxebizitza Legearen aurka jarritako helegitea eta, beraz, legea bertan behera geratu da auzitegiak helegiteaz erabaki arte.


2016ko apirilaren 15ean - 16:58
Etxegabetzeen aurkako protesta bat Bilbon. (Arg.: EITB) Etxegabetzeen aurkako protesta bat Bilbon. (Arg.: EITB)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Legearen puntu deigarrienetakoa da etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitotzen duela, hau da, etxe baten alokairua ordaindu ezin duten pertsonek eskubidea izango dutela epaitegietan etxebizitza eskatzeko eta administrazioak eskubide hori bermatu beharko duela. Horrez gain, bankuei etxebizitzak kentzea aurreikusten du legeak eta, besteak beste, etxe hutsei zerga berezi bat ezartzea.

Legea 2015eko udan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak PSE-EEren ekimenez eta EH Bildu eta UPyDren sostenguarekin. EAJk eta PP aurka bozkatu zuten.

Aldeek 15 eguneko epea izango dute Madrilgo Gobernuaren helegiteari alegazioak aurkezteko.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.