Zazpi etorkin dauden tokian hamasei ikusten dituzte EAEko herritarrek


2013ko uztailaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Azterketan galdetutako pertsonek %15,9an ezartzen zuten immigranteen kopurua eta %6,9 da berezko portzentajea. Argazkia: eitb.com
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azterketaren arabera, krisiak okertu egin du Araba Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek immigrazioarekiko duten iritzia.  Barometroaren arabera biztanleriaren %40ak immigrazioa segurtasun ezarekin  eta delinkuentziarekin lotzen du. Ikuspegi hori %32ak gaitzesten du.

Horrez gain inkestatuen %57,6aren ustez, immigranteak onura handiegia jasotzen dute gizarte-babeseko sistematik. Gizarte babes honek bertakoentzat bakarrik izan behar duela pentsatzen du %30ak. Gainera hamarretik seik pentsatzen dute, immigranteek ez dutela lanik egin nahi laguntza hori jasotzen dutelako.

Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak txostena osorik (pdf)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude