EAEk inoizko emaitzarik txarrenak izan ditu PISA azterketan, Nafarroak batez bestekotik gora

  • Ikasleen gaitasun zientifikoa, matematikoa eta irakurketa neurtzen dituen nazioarteko ebaluazioa da PISA azterketa. Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) egiten du hiru urtean behin, 15 urteko ikasleekin.


2016ko abenduaren 07an - 10:40
Abenduaren 6an argitaratu ditu ELGAk 2015eko txostenaren emaitzak (Arg: Hiruka)

Abenduaren 6an argitaratu ditu ELGAk 2015eko txostenaren emaitzak. Horren arabera, inoiz baino nota baxuagoak izan dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikasleek. Nafarrek, aldiz, batez besteko emaitzak gainditu dituzte. Lortutako puntuazioen artean alde nabarmenak izan dira ebaluatutako hiru esparruetan.

Zientzietan: EAEk 483 puntu (2012an 506), Nafarroak 512 (2012an 514) eta ELGAk batez beste 493.   

Matematikan: EAEk 492 puntu (2012an 505), Nafarroak 518 (2012an 517) eta ELGAk batez beste 490.

Irakurketan: EAEk 491 puntu (2012an 498), Nafarroak 514 (2012an 509) eta ELGAk batez beste 493.

EAEko emaitzekin harrituta agertu da Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, eta “azterketa sakona” behar dutela azaldu du. Urkulluk “autokritika” egin behar dela esan du. Eta 2015eko berritasunak aipatu dituzte Jaurlaritzako arduradunek. Azterketetan formatu aldaketa egin dutela esan dute, eta ikasleek euskarri digitalean egin dituztela probak lehenengo aldiz. Lagina ere moldatu dutela azaldu dute, zentro gutxiago aztertuz.

Nafarroako Gobernua, aldiz, pozik agertu da emaitzekin. Bertako hezkuntza-sistemak “eraginkortasuna eta ekitatea” ondo uztartzen dituela azaldu du, eta PISAko datuak “ikasleen maila soziala, ekonomikoa eta kulturalaren arabera espero zitezkeen emaitza akademikoen gainetik” daudela Nafarroan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Eguneraketa berriak daude