Durangoko Azokan Argia-jende asko ari da hurbiltzen salgunera, erostera, agurtzera edo zoriontzera

  • Jende asko ari da pasatzen Durangoko Azokako ARGIAren gunetik, bai bertako proiektuak erostera, bai harpidetza egitera, informazioa jasotzera edo, besterik gabe, apur bat hitz egitera eta zorionak eta animoak ematera.


2016ko abenduaren 5ean - 12:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

ARGIAko produktuak eta Bizi Baratzekoak elkarrekin daude aurten ere Durangoko Azokan eta dagoeneko milaka pertsona pasatu dira gure gunetik. Jakoba Errekondo etengabe ari da liburuak eta Ilargiaren egutegia sinatzen. Argitalpen eta jolasei buruzko ohiko galderak erantzuten dira aurten ere, baina aurtengo berrikuntzarik handiena ARGIAren harpidetza sistema berria izaten ari da. Hainbat lagun hurbiltzen dira harpidetza bertan egitera eta beste hainbatek etxera daramate orria handik bideratuko dutela esanez.

Jakoba Errekondoren Bizi Baratzea, Altza Porru, Ilargiaren Egutegiak eta ARGIAko tako egutegia dira postuan gehien saltzen diren produktuak. Harpidedunek, halaber, ARGIAk mozal legea zela eta Joseba Larratxek egindako azalaren posterra eramaten ari dira opari gisa etxera.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!