Neurriak ostatu erabilerak arautzeko Plan Orokorraren aldaketarekin du lotura, eta baimenik ez emateko etena urtebete ingurukoa izango da.
Eneko Goia alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak hiriko eskaintza turistikoa “arautzeko” neurri bat aurkezteko agerraldia egin dute udaletxean. Hain zuzen ere, udal gobernuak hotel berriak irekitzeko baimenak bertan behera utzi ditu, baita hiriko hainbat eremutan beste ostatu erabilerak jartzeko baimenak ere.
Datorren asteartean onartuko du neurria Tokiko Gobernu Batzordeak, eta martxoa bukaerako osoko bilkuran onartuta sartuko da indarrean. Horiek horrela, udalak ez du lizentzia berririk emango urtebetez edo Plan Orokorraren aldaketaren behin betiko onarpena eman bitarte.
Hotel berriak irekitzeko azken lizentziak 2021ean eman zituen udal gobernuak. Horrekin batera, Arzallusek adierazi du iaz eta aurten Hirigintza Sailak ez duela eskaera berririk izan. Aldiz, oraindik ireki gabe dauden hotelak bost bat direla gaineratu du. Horietako bat da, Arte Ederretako eraikinaren lekuan jarriko duten Hilton hotela. Gaur egungo ostatu eskaintzari dagokionez, Goiak esan du 18.000 plaza daudela, eta azken sei urtetan igoera %40koa izan dela gehitu du Arzallusek.
Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza pribatutako gela turistikoei dagokienez, Donostiak hazkunde handia izan du azken hamarkadan. Otsailean udalaren erabilera turistikoko etxebizitzen erroldan mota honetako 1.352 etxebizitza erregistratuta zeuden, hain zuzen ere 5.700 plaza eskaintzen dituzten etxebizitzak.
Baimen berriak ez emateko erabakia udalak duen estrategiaren barruan dagoela nabarmendu du Goiak, “turismo jasangarri eta arrazoizkoa izateko”. Horrekin batera, gogoraratu du 2030eko Plan Estrategikoak eta 2023-2027 Turismoko Gida Planak hainbat neurri sustatzen dituztela turismo jasangarria lortzeko.
“Donostian turismoak garrantzia du, eta zaindu beharreko eta zaindu nahi dugun jarduera da. Baina ezin dugu iparra galdu: gure lehentasuna donostiarrak dira. Eta horregatik mugak ezartzeko hainbat neurri sustatuko ditugu, bertan bizi garenok gustura egon gaitezen eta hazkunde handi batek izan ditzakeen ondorio negatiboak saihesteko”, azaldu du Goiak.
Gaur aurkeztu duten neurriak hiriko bi eremu bereizten ditu. Alde batetik, Antigua-Ondarreta, Ategorrieta-Ulia, Erdialdea, Gros eta Ibaetako hirigintza eremu guztietan baimenak orokorrean bertan behera geldituko dira, eraikinen kalifikazioa edozein dela ere. Bestetik, hiriko gainerako eremuetan soilik bizitegi erabilera duten eraikinetan aplikatuko da. Hau da, hirugarren sektoreko erabilera duten eraikinetan hotelak eta etxebizitza turistikoak baimendu ahal izango dira.
Galarazpenaren ondorioz, ez da baimenik emango establezimendu eta ostatu erabilera berriak jartzeko, ezta horiek jartzeko egin beharreko lanak egiteko edo egun daudenak handitzeko ere.
Parte Zaharra galarazpenatik kanpo gelditu da, izan ere eremu saturatua da. Gogoratu 2020tik arautua dagoela ostatu erabilera berriak jartzearen mugaketa. Halaber, neurri honek ez du eraginik izango kanping, nekazaritza-turismo eta landetxetan, hain zuzen ere lurzoru ez urbanizagarrian jar daitezkeen horietan.
Ez da inongo lursailetan baimenik emango ondorengo eremutan:
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]