Donostiako kaleratzeak Stop plataformak iruzurrezko alokairuen aurkako kanpaina bat abiatu du

  • Plataformak gida bat aurkeztu du maizterrek iruzurrezko kontratuak dituzten ala ez egiaztatu dezaten.


2024ko urriaren 21ean - 07:30
Kaleratzeak Stop plataforma, Ernest Lluch Kultur Etxearen parean Olatz Balda
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kaleratzeak Stop plataformak gida bat aurkeztu du iruzurrezko aldi baterako kontratuen eraginpean dauden maizterrei laguntzeko. Plataformak Ernest Lluch Kultur Etxean egin duen prentsa agerraldian azaldu duenez, aldi baterako kontratuak ugaritzen ari dira espekulazioaren ondorioz, baina horietako askok ez dituzte legeak ezarritako baldintzak betetzen. Hala, deialdia zabaldu diete maizterrei, egun duten kontratua iruzurrezkoa ote den egiaztatu, eta hala balitz, aldi baterako kontratu hori  Hiri Erredamenduen Legeak araututako bost edo zazpi urteko kontratu bilakatzeko: “Iruzurrezko milaka kontratu legezko kontratu izatera pasa daitezela nahi dugu”.

“Berritzailea” bezain “garrantzitsua” den gida Euskadiko Kaleratzeak Stop plataformak zabaldu du. Alaibaina, Afectados por la Hipoteca plataformaren babesa jasoko du Espaniako estatuan, gainerako lurraldeetan ere ezagutzera eman eta aplikatu dadin. Marce Garcia eta Rosa Garcia Kaleratzeak Stop plataformako kideek azaldu duenez, berme guztiekin egindako gida bat da, “atzetik jurisprudentzia” baitu.

Obrak, ikasketak edo lana

Kideek jakitera eman dutenez, aukeztu berri duten aukeraren “gakoa” aldi baterako kontratuen justifikazioan datza. Izan ere, halako kontratuak hiru arrazoiengatik egin daitezke: ikasketengatik, lanagatik, edo obrak egin behar dituztelako maizterraren bigarren etxebizitzan. Epeari dagokionez, urtebete baino gutxiagokoa izan beharko eta ezin izango da, ez aldi bateko kontratua beste batekin luzatu, ezta maizterren etxebizitza nagusia izan: “Hala, inor denbora luzez bertan erroldatuta badago, aldi bateko iruzurrezko kontratua dela ulertuko da”, adierazi dute kideek.

Rosa Garciaren arabera, aldi baterako kontratu gehien dituen hirugarren hiria da Donostia eta errentatzaileek trikimailuak bilatzen dituzte etxebizitza egonkorreko kontratu bat ezkutatzeko: “Batzuetan familia bakar bati alokatzen zaio gelaka”. Gaineratu duenez, gazteak ez ezik, seme alabak dituzten familiak eta erretiratuak ere halako kasuen aurrean aurkitzen dira: “Kontratu mota hau sinatzen dute beste aukerarik ez dutelako”.

Fernando, argazkiaren ezker aldean, iruzurrezko aldi baterako kontratuen biktima izan da urte luzez. Arg: Olatz Balda

Halakoa da baita ere Fernandoren kasua. 70 urte ditu eta Parte Zaharreko Enbeltran kalean bizi da. Bertan dago erroldatua, bertan eman baititu azkeneko hamabi urteak, logela baten alokairuarekin: “Beti egin dizkiote aldi baterako kontratuak, baina ez da ez ikasle, ez langile. Diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen du egun”, argitu du Rosa Garciak. Orain, jabeak kaleratu egin nahi du, baina Fernandok aurre egingo dio, iruzurrezko alokairuan egon dela baieztatu baitu.

Horiek horrela, plataformatik dei egin diote hiritarrei, antzeko kasuen batean daudela susmatuz gero, egin duten gidaren bidez egiaztatzeko. Iruzurrezkoa balitz, eskegi duten burofaxa bidaltzea litzateke hurrengo pausoa, bost edo zazpi urteko kontratuak jaso eta errenta igoerak mozteko: “Maizterrek iruzurrezko kontratuen aurka borrokatzeko eta egonkortasun pixka bat irabazteko aukera izatea nahi dugu “.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2025-09-09 | Irutxuloko Hitza
Kaleratzeak Stopek gaitzetsi du Donostian GOe egiteko azkartasuna, ondoko orubeko gazteentzako apartamenduei ekiteko datarik ez dutenean

Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


2025-07-11 | Gedar
700.000 etxegabetze baino gehiago 2012tik Espainiako Estatuan, eta ez da Poliziaren kontzientzia-objekzio bat bera ere izan

Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.


2025-07-09 | ARGIA
Etxebizitza erosteko Jaurlaritzaren abala azken buruan “diru publikoa banketxeei” ematea dela kritikatu dute LABek eta EH Bilduk

18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]


Etxebizitza Sindikatuak etxegabetzeen kontrako jota abestu du sanferminetako prozesioan

Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]


Bost haur dituen familia bat etxegabetu dute Bilboko San Frantzisko auzoan

AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]


Trintxerpeko ‘Escalerillaseko’ bizilagunen aurkako epaiketa sententziaren zain geratu da

Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideei oldartu zaie Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Adin txikikoak dituzten Gasteizko bi familia kale egoeran geratzeko arriskuan daude

Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude