Donostiako euskaltzaleen topaketak antolatu ditu Bagerak maiatzaren 13rako

  • Donostiako euskaltzaleak elkartu eta euskara ardatz izango duten proiektuak irudikatzeko, topaketak egingo dituzte maiatzaren 13an, San Telmo Museoan. Izen-ematea zabalik dago, eta www.bagera.eus atariaren bidez egin behar da.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 5ean - 07:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“Donostia hiri euskalduntzat hartzen bada ere, 2021ean egindako neurketek argi adierazi dute euskararen ezagutza gora doala eta erabileran, aldiz, gelditze zantzuak antzeman daitezkeela. Datuak ikusita, erabileran goranzko aukerak nabarmenak direla esan ohi da askotan, baina, zeintzuk dira Donostiarrek euskaraz hitz egiteko dituzten baldintza errealak? Zerk bultzatzen du hiztun bat euskaraz egitera? Galdera hauetatik abiatuko dira topaketetan bilduko diren euskaltzaleak erronka berriei heltzeko”, azaldu du Bagerak.

Erabilera erosorako baldintzak sortzeko baldintzez jardungo dute, horretarako egon daitezkeen gune eta aukerez. Donostian euskaraz biziko diren geroz eta herritar gehiago egongo badira, euskara ardatz izango duten eremuak “beharrezkoak” direla iritzita. Erabilera areagotu nahi bada, erabilera erosorako baldintzak sortu behar direla uste dute antolatzaileek.

Topaketa hauetan arreta jarri nahi dute arloa dena delakoa izanda ere, euskaraz funtzionatu dezaketen proiektu eta egitasmoetan. Euskaraz esfortzurik eta trabarik gabe hitz egiteko aukera emango luketen egitasmoetan, alegia.


Euskalgintza kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.