Donostia eta Iruñea, azken 12 urteetan alokairuak gehien igo diren hiriburuak

  • Idealista.com higiezinen-atariak Espainiako Estatuko alokairuen prezioen inguruko oharra argitaratu du. Euskal Herriko bi hiriburuk Espainiako Estatuko prezio-igoera handienak izan dituzte azken urteetan: Donostiak eta Iruñeak.


2019ko azaroaren 06an - 13:38

Datuek prezioen hamabi urteko bilakaera hartzen dute erreferentziatzat, krisia hasi zen unetik abiatuta, 2007ko hirugarren hiruhilekotik gaur egun arte alegia. Aldi horretan, Donostian alokairua %50etik gora igo zen. Horri gehitu behar zaio Gipuzkoako hiriburua Espainiako Estatuko alokairu garestiena duen hirugarren hiria dela, Madril eta Bartzelon bakarrik ditu gainetik. Idealistaren datuen arabera, 14,5 euroko prezioa du metro koadroko; Madrilen eta Bartzelonan berriz, 16 eurotik gora dago metro koadroa.

Iruñeari dagokionez, azken bost urteetan igo dira nabarmen alokairuak. Idealistak Granadakoarekin alderatzen du bere kasua, jokabide hori unibertsitate-hiri izatearekin lotuz. Hala eta guztiz ere, alokairuaren prezioa Donostian baino askoz baxuagoa da, metro koadroa 9,2 euroan baitago. Guztira, 2019a amaitzean, Iruñeko alokairuko etxeen prezioak 2018aren hasieran baino %38,5 altuagoak dira. Atariaren arabera, datorren urtean igotzen jarraitzeko aukerak daude.

Webguneak ohar baten bidez adierazi duenez, alokairuaren prezioak ia ez ziren jaitsi krisiaren urte gogorrenetan (%5,7 baino ez), eta azkenkoan %29,4ko gorakada izan zuten. Gainera, etxebizitza turistikoen ugaritzeak sarrerak are gehiago murriztu du alokairuko etxebizitzen eskaintza eta horrek prezioetan eragina izan du –zenbat eta etxe gutxiago merkatuan, orduan eta aukera handiagoak haien prezioak igotzeko, kontrol neurririk ezartzen ez bada–.

Bestalde, aipatutako atariak egiten dituen proiekzioen arabera, 2020an prezioek behera egin lezakete. Alokairuak, bere analisten iritziz, sabaia jo du dagoeneko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


Eguneraketa berriak daude