Irailaren 11ko Katlauniako Via Lliure ekimenerako azken indarrak egiten ari dira independentzia zaleak. ANCk aurreko urteetako parte hartze kopurua mantendu nahi du, eta hutsik dauden eremuak betetzeko eskatzen ari dira. Aste honetan 125.000 atxikimendu lortu nahi dituzte.
Hauteskunde kanpainarekin duen loturagatik, ekimen alderdikoia izatea kritikatu izan diote sektore batzuetatik antolakuntzari. ANCko kideek asteburuan erantzun dute ez direla eztabaida horretan sartuko. "Protagonismoak herritarrena behar du, eta ez politikariena".
Bezperan zuzi martxak herrialde osoan
Irailaren 11ren bezperan zuzi martxak egingo dituzte, urteroko Bartzelonako ekintza tradizionalaz gain, Katalunia osoko 150 herritan, iaz baino hogei bat gehiagotan. Marxadetorxes.cat gunean deialdi guztiak biltzen ari dira.