Gasteizko Alde Zaharrean alokairuzko etxebizitza bat eskuratu ahal izateko gazteek zortzi ordutako auzolana egin behar izatea kritikatu du oposizioak. Zozketa bidezko esleipenak alboratzeko ere eskatu dute.
Hautsak harrotu ditu Gasteizen alokairu sozialean etxebizitza bat eskuratu ahal izateko Udalak jarritako baldintzak. Alokairu kontratuetan ohikoak diren hainbat betebeharrez gain, etxebizitza erabiliko duten gazteek hilean 8 orduz auzoko kolektiboekin kolaboratzeko konpromisoa hartu behar dute, halabeharrez. Hala agertzen da adierazita Aiztogile kaleko 92. zenbakian lau etxebizitza alokairuan eskuratzeko 21 Zabalgunea udal hirigintza elkarteak egindako deialdian.
2014. urtekoa da jatorrizko agiria, baina orain piztu da polemika, Irabazi alderdiak aste honetan egin duelako aferaren gaineko salaketa publikoa. Izan ere, gaiaren inguruan egin den azken zirriborroan baldintza hori bere horretan mantentzen da.
Agirian hau azaltzen da: "Adjudikaziodunek komunitatearen garapenean parte hartuko dute, eta horretarako gutxienez, hilean zortzi ordu emango dituzte etxebizitzak dauden auzoan irabazi-asmorik gabeko elkarteekin, kolektiboekin edo auzoko elkarteekin kolaboratzeko eta lanean aritzeko". Horretarako, etxebizitza eskuratu nahi duenak konpromiso bat sinatu behar du, eta lan horiek justifikatzeko eskatzen zaion dokumentazioa aurkezteko prest agertu behar du, gainera. Ez dira zehazten zein elkarterekin egingo liratekeen lan horiek.
Irabazi alderdiko zinegotzi Oskar Fernandez Martinen iritziz, baldintza honek traba egiten dio "gazteek etxebizitza eskuratzeko duten oinarrizko eskubideari". Zinegotziak "xantaiatzat" jo du eskakizuna, eta hori onartzekotan "aurrekari arriskutsua" ezarriko litzatekeela uste du. Fernandez Marinen esanetan, "ez dauka zentzutik prestazio bat eskatzea eskubide bat eskuratzearen truke". Hortaz, "gazteek ez dute derrigorrez aparteko lanik egin behar, ez bada borondatez". Hirian hiru urtez erroldatuta egoteko eskakizuna bertan behera uzteko ere eskatu du, "krisi ekonomikoa dela eta migratu behar izan duten gazte asko" itzultzen ari direlakoan.
"Elektoralismoa"
Gasteizko Ahal Dugu eta EH Bildu alderdiek ere kritika agertu dute gaiaren harira. Ahal Duguk kutsu elektoralista ikusi dio neurriari. "10 etxebizitza aterako dira zozketan, Gasteizen 8.000 etxebizitza huts daudenean, horietatik gehienak erakunde publikoen edo finantza erakundeen esku".
EH Bilduk ordainketa errentaren bidez egin behar dela uste du, "bestelako ordainketarik egin behar izan gabe". Hiru alderdiek eskatu dute zozketaren sistema bertan behera uzteko, eta Etxebide agentziaren zerrendetara jotzea etxebizitza horietara nor sartu behar den erabakitzeko.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.
Etxea euskal ohitura zaharretan hildakoen eta bizirik zeudenen espazioa zen. Hilda jaiotzen ziren umeak edo bataiatu aurretik hildakoak kanpoko horma baten ondoan lurperatzen ziren, teilatuaren babesean. Abizenak ere etxe bati lotuta zeuden, etxeak ematen zion izena bertan bizi... [+]