Joan den urtetik bizi garen pandemia hontan, amestutako “biharko mundua” eraikitzeko ahaleginak egiteko prest ote gara, atzoko munduaren arrakalak haunditu baino? Iduri du Europako toki gehienetan oraino ez dutela ulertu prekarioenak prekaritatean utziz, kutsatzea ez dela geldituko. Herrialde txiroentzat xertorik ez bada birusaren hedapena ez dela sekula geldiaraziko.
Mundu mailan begiratzen badugu, hiru estatu mota izan dira pandemiari aurre egiteko joerari dagokionez. Batzuk eliminazio estrategia hautatu zuten: neurriak goiz hartu, kutsakorrak isolatu, dena egin birusa zabaltzen ez uzteko, ahalik eta goizen dena ireki ahal izateko. Estrategia hori erabiliz, ez da txertorik behar, teknika sinpleagoekin eliminatzen baita birusa. Edo birus hain guti utzirik, txerto merke batekin (hots RNAn oinarriturikoak baino eraginkortasun gutiago lukeena) aski litzatekeela. Estrategia hori erabili zuten guti gora behera Asiako herrialde gehienek, baita Australia eta Zelanda Berria ere, Europan Islandia, Norvegia eta Finlandia, eta Kanadako probintzi Atlantiarrak.
Bertze muturrean, buruzagi pistolazale baten peko herrialdeak: Estatu Batuak Trump abiatu arte, Bolsonaroren peko Brasil, Duterteren peko Filipinak, edo Narendra Modiren peko India. Buruzagi horiek erabaki zuten, guti gora behera, babes neurririk ez hartzea eta eritasunaren larritasuna gutiestea, era berean pertsonalki beldurrik ez zutela ozenki aldarrikatuz. Irri egiteko modukoa lizateke heldutasun eskas hori (haurren moduan “même pas peur”) eta ulermen eskas hori (interdependentziaz eta berehalako arrisku sistemikoaz ez ohartzea), ez balitu hainbat bizitza suntsitu. Brasilen 500.000 pertsona baino gehiago, Amazoniako tribu batzuk eta haien hizkuntzak eta kulturak desagertzeko zorian, presidentak hidroxiklorokina promozionatzen segitzen duelarik (edo batzutan klorokina, bertzetan ivermektina, iduriz ez daki ongi baina edozein gauza balio zaio larria omen ez dela errateko).
Halere, sarraski honen erdian itxaropen ugarteak izan dira, adibidez Rio de Janeiro hiriko Maré favelan. Auzolanez, ardura kolektiboaz, GKEen laguntzarekin zaintza plan bat egin zuten bertako biztanleek berek, haien beharrak eta auzoaren berezitasunak konduan harturik. Eskala haundiko testak egin zituten, eta positibo zegoen pertsona bakoitzaren hamalaualdian zaintza medikala antolatzen zuten, telefono konexio bat ziurtatu, eta egunero otorduak etxera ekartzen zioten. Bitartean, aldizkari ttiki baten bidez eta sare sozialetan kutsatzeari buruzko informazioa zabaltzen zuten. Ez da errexa izan, baliabide gutirekin, belaunaldi guziak elkarturik bizi ziren etxebizitza ttikietan, baina sekulako emaitza lortu dute. 2020ko uztailan Maré favelan, Rio hiriko gainontzeko auzoetan baino hilkortasun bikoitza zuten, aldiz azaroan auzolaneko zaintza planaren ondoren, Maré favelan Rioko bertze auzoetan baino lau aldiz gutiago hiltzen ziren COVID eritasunaz.
Aipaturiko bi estatu mota horietaz gain, badago hirugarren multzo bat, “arintze estrategia” aplikatu zutena, edo bederen hori erran baina neurri desegoki ainitz aplikatu. Bada urte bat baino gehiago birus hori nagusiki aerosol moduan barreiatzen dela badakigula, baina iduri du gune itxien aireberritzeak oraino ez duela inporta, eta nahiago dutela hondartzetan jende taldeak debekatu, lantokietan babes neurriak behar bezala zaindu baino. Hori dena ez baita guziz arrazionala: lanetik kanpo eta kontsumitzen ez duen pertsona talde bat susmagarriagoa izanen da, lantegi batean edo eskola batean dagoen langile edo ikasle multzo bat baino. Lehenei polizia igorriz eta isunak ezarriz, autoritateari iduritzen zaio lan ona egin duela, lehentasuna bigarrenek aire freskoa edo bederen filtratua arnastu dezaten izan beharko litzatekeelarik. Baina horretarako, kudeaketa zientzia aintzat hartuz egin beharko litzateke. Bigarren konfinamendutik ikusi da lehentasuna: lanera joan (babes neurri egokirik gabe) eta bizi sozialan egin ahalegin guziak, hazkuntzaren izenean.
Maré favelan ez bezala, iduri du Europako toki gehienetan oraino ez dutela ulertu prekarioenak prekaritatean utziz, kutsatzea ez dela geldituko. Txertoa nahi zuten, baina aberatsentzat bakarrik haien “pass” sanitarioari esker bidaiatzeko (Afrikara purruxka batzuk igorriz ere, itxura emateko baina hango beharrei erantzun gabe). Ez dute ulertzen planeta osoko jende guziak behar bezala txertatu ezean, txertotik ihes egiten duten birus aldaerak selekzionatuko direla, eta arazoak segituko duela, bertze milaka bizitza suntsituz.
Afera hontan, gaurko ikuspegitik, eliminazio estrategia jarraitu zutenak zuzenenak zeudela ohartzen ahal gara: hil gutiago, eri gutiago, langabe gutiago, eta kolektibotasunaren ulermen gehiago.
Hori ulertu behar dugu XXI. mende hontan: denak ala inor ez, dena ala ezer ez, bakarka ezin da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]