Delitu eskaerik larriena ezarri die Llarenak Kataluniako 13 politikari independentistari

  • Matxinada delitua egotzie die Auzitegi Goreneko Pablo Llarena epaileak Kataluniako 13 politikariri.


2018ko martxoaren 23an - 11:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Carles Puigdemont, Oriol Junqueras, Jordi Turull, Joaquim Forn, Josep Rull, Antoni Comin, Dolors Bassa, Clara Ponsati, Marta Rovira, Jordi Sanchez, Jordi Cuixart eta Raül Romeva. Matxinadagatik 25 urte arteko kartzela zigorra ezarri diezaiekete. Ikusteko dago aske dauden akusatuak kartzelaratuko dituzten ala ez.

Bigarren maila batean, desobedientzia eta diru publikoa behar bezala ez erabiltzea egotzi die Governeko eta Parlamenteko hainbat kideri. Besteak beste, Meritxell Borras, Lluis Puig, Carles Mundó, Santi Vila eta Meritxell Serret. Horien kartzela zigorrak epe laburragokoak izan litezke.

Desobedientzia hutsa ezarri dien politikarien artean Llus Maria Coriminas, Lluis Guinó, Anna Simó, Ramona Barrufet eta Joan Josep Nuet dira. CUPeko Mireia Boya eta Anna Gabriel ere zaku berean sartu ditu epaileak.

PDeCAT-eko Marta Pascal, Generaliateko presidente ohi Artus Mas eta AMI elkarteko buru ohi Neus Lloveras kargugabetu ditu Llarenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!