Davosen, Suitzako luxuzko eski estazioan, 2.500 lagun bildu dira munduko elite politiko, sozial eta ekonomikoak ordezkatuz. Hortik atera den argazkian ikus daiteke egiaz munduan zeinek agintzen duten. Agitzen dutenak ez dira politikariak eta euren gobernuak. Merkatariek, multinazionalek, bankuek, pentsio funtsek eta komunikabide handiek politika zehaztu eta bahitu dute euren intereserako. Politikariak kudeatzaileak baino ez dira. Politikariak, bankariak, finantzariak, enpresariak… denak batera egon dira Davosen, sistema kapitalistak ematen dizkien etekinak mantentzeko, ahalik eta kostu gutxienarekin gainera.
Kezkatu itxurak egin dituzte desberdintasunen eta gazteen langabeziaren aurrean, baina beraiek dira horien arduradun. Azkarrak dira oso, badakitelako desberdintasun eta langabezia hori jasaten dutenek leherketa soziala eragin dezatela. Horregatik diote neurriak hartu behar direla egoera horiek arintzeko. Eta hain azkarrak direnez, enplegua kaskartzeaz arduratu dira, lan harremanak desarautu dituzte eta lan kostuak murriztu (soldatak, indemnizazioak, kaleratzeak…). Ustez enplegua murrizteko hartu dituzte neurriok, baina esklaboak eta gizaki otzanak sortu dituzte, XXI. mendeko pertsonak izan beharrean. Euren interesa eta ardura ez da pertsonen duintasuna, interesatzen zaiena da formulak bilatzea, itxuraz humanoagoak, kapitala pilatzen segitzeko inolako erantzun sozialik gabe. Eta politikariak ondoan dituzte, paradisu fiskaletan eskurik sartu ez dadin, zerga handiegirik jar ez diezaieten, eta krisi egoeran, bankuak erreskatatu daitezen diru publikoz. Hori justifikatzeko prentsa erabiltzen dute gainera! Davosek kapitalismoaren argazki garden hori eskaini digu.
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Ia 24 milioi euroko ordainsaria jaso zuen Jesús María Herrerak, CIE Automotiveko zuzendari exekutiboak, 2023an. 2022an 20 milioi euroko aparteko prima jaso, eta sei bider handitu zuen urteko soldata. Iberdrolak ere lekua hartu du podiumean, eta 2023an, energia... [+]
Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]
Gasteizko Mercedeseko langileek bederatzi orduko bi txandetan egingo dute lan aste bitartean, eta larunbat goizetan zortzi orduz, 2025eko martxotik aurrera. Hori da enpresako patronalak iragarri duena iragan astean, gehiengo sindikala aurka azaldu bada ere. Osasunerako eta... [+]
Enpresek presio handia egin dute azken boladan eta “inbertsio estrategikoak arriskuan egon daitezkeela” mehatxu egin zuten. Iberdrolako presidenteak ordea, zerga honek bere kontuetan “oso gutxi suposatzen duela” adierazi zuen duela aste bi. Bankuen... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]
2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.
Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.
% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.