David Pla aske utziko dute, haren kontrako euroaginduaz erabakia hartu bitartean

  • David Pla aske utziko dutela jakin berri da. Iragan otsailean Epaitegi Korrekzionalak bost urteko zigorra ezarri zion David Plari. Alabaina, apirila amaitu baino lehen Osnyko espetxea utziko duela aditzera eman du haren abokatuak. Edonola ere, zigorra beteta izan arren, Espainiak indarrean jarritako 2011ko euroaginduaz erabaki behar dute. Anartean, Hendaiara bueltatu daitekeela jakinarazi diote, kontrol judizialpean betiere.


2019ko apirilaren 05an - 10:31

Bestalde, Unai eta Jon Parot anaiak, Esnal eta Haranburu presoekiko elkartasun ekintza izanen da  apirilaren 13an, Baiona eta Donibane Lohizune artean. Beste lau euskal preso politiko horiek abantzu 30 urte eman dituzte presondegian. Bagoaz kolektiboak zigor luzeen kontra ekimen berri bat iragarri du hil honen 13rako. 30. urtea bete berriak direlarik, beraien askatasuna eskatzeko beste ekimen bat ezagutarazi du Bagoaz kolektiboak. Apirilaren 13an, ostiralez, Baiona eta Donibane Lohizune artean ordu berean, hamar bat kontzentrazio eginen dira presoen egoera salatzeko.

Presoen aldeko kolektiboaren eledunek diotenez,  “justizia injustua da" lau presoek pairatzen dutena. Elkarretaratze bitartez irmoki salatu nahi dute euren egoera krudela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude