Datorren astelehenerako jarri dute Laudioko Gaztetxea husteko agindua

  • Gazte asanbladako kideek aurreratu dute gaztetxea defendatzeko hitzorduak jarriko dituztela.

Laudioko Gaztetxea (Aiaraldea.eus)

2022ko ekainaren 9an - 09:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Datorren astelehenerako (ekainak 13) jarri dute Laudioko Gaztetxea husteko agindua. "Asteazken goizean jaso dugu jakinarazpena. Gaztetxea ekainaren 13ko lehen ordurako (igandean gaueko hamabietan) hustuta egon behar dela dio oharrak", azaldu diote gazte asanbladako kideek Aiaraldea komunikabideari. Nabarmendu dutenez, Udala da huste agindua helarazi duena, "prozedura administratiboa denez, udalak ebatzi duelako".

Ondorioz, gazteen esanetan, ekainaren 13tik aurrera "edozein unetan" bertaratu daitezke espazioa hustu eta zarraila aldatzera. Gauzak hala, gaztetxea defendatzeko hitzordua jarriko dutela aurreratu dute. 

Maiatzean salatu zuten asanbladako kideek udalak gaztetxea husteko prozedura administratiboarekin aurrera jarraitzeko asmoa zuela

Albistea eguneratzen joango gara informazio gehiago izan ahala.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2025eko abenduaren 10
Koldo Otamendi, Kojo musikaren errepidean
"Niretzat, musikak funtzionatu behar du argiak itzalita"

2025eko urriaren 2
Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!