CUP bidegurutzean

  • Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea.


2016ko urtarrilaren 04an - 10:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko sarreran azaldu dugun bezala, Kataluniako independentismoaren erronka nagusietako bat da bere babesa indartu eta zabaltzea, batez ere aldebakarreko sezesioa gauzatu nahi bada. Horrelako prozesu batek intentsitate altuko gatazka bat behar du eta horri heldu ahal izateko ezinbestekoa da babes demokratikoa handia izatea. CUP aldebakarreko estrategia muturrera eramateko prest dago. Aldiz, badira zantzu batzuk sinesteko JxSren sektore batzuek aldebakarreko prozesu neurtu eta mugatu bat sustatu nahi dutela Estatu espainiarra negoziaziora bultzatzeko. Horrela, erabakitze eskubidea edota egokitzapen politiko berri bat lortzeko asmoa dute.

Sektore horien estrategia zilegi da eta agian pragmatikoena eta eraginkorrena da, batez ere aldebakarreko prozesu erradikal batek sortuko lukeen gatazka gradu altua saihestu nahi bada. Horregatik, JxSren sektore batzuk hauteskunde plebiszitarioen aurretik eta ondoren ez dira CUP bezain arduratuak agertu independentismoak lortzen zuen gehiengoagatik. Bestalde, egia da JxSren ahots ugarik argi adierazi dutela deskonexio prozesua abiatu eta prozesu konstituziogilearekin borondate berriak lortzeko asmo irmoa dutela. Azken hauen jarrera CUPek duenetik gertuagoa dago, izan ere, adierazi duen arduretako bat da independentzia prozesuan atxikimendu berriak lortzea. Bihar independentismo erradikalak hartuko duen erabakia, edozein dela ere, sezesio prozesua laguntzeko borondatea izango du. Beste kontu bat da asmatzea, ez baita erraza.

Heldu diezaiogun arazoari, zein sektore erakarriz zabaldu daiteke independentziaren aldeko prozesua? Unió eta Catalunya en Comú (Podem, ICV, EUiA). Azkeneko bi hauteskundeetan garbi ikusi da Uniók egin dezakeen ekarpen kuantitatiboa oso txikia dela eta parlamentarioa zero, ondorioz, aldebakarreko sezesio prozesuek izan ohi duten gutxieneko babesa (bi heren) lortzeko giltza CAT en Comú-n da. Sektore politiko honetan independentzia zaleak, konfederazio zaleak eta, oro har, erabakitze eskubidearen aldeko jarraitzaile ugari dago. Horrez gain, ezkerreko indar politikoa izaki, bere boto-emaile eta politikarienganako sedukzioak errebotez PSCen gelditzen den federalistaren bat erakarri dezake ere bai.

Baina nola erakarri CAT en Comúren esparrua sezesiora? Ez dago errezeta magikorik, baina lau baldintza erraztatzaile ikusten ditugu, bi Madrilen eta bi Bartzelonan: (1) Espainiak ez eskaintzea Kataluniari  egokitzapen politiko berri bat erabakitze eskubidearen zuzeneneko edo zeharkako aitortzarekin; (2) Espainiako gobernua eta politika publikoak ez biratzea ezkerrera; (3) balizko gobernu independentista berriak Madrilen egiten ari diren politika publikoak baino ezkertiarragoak egitea eta prozesu konstituziogilean aspektu sozialek protagonismo berezia izatea; (4) hirugarren baldintza gauzatzeko Madrili desobeditu behar izatea, horrela balizko gobernu independentista berriak hirugarren bidearen defendatzaileei posizioa hartzera derrigortuko lieke.

Masek zer pintatzen du guzti honetan? Catalunya en Comúren sektorea erakartzeko traba handi bat da. Gogoratu dezagun Artur Masek gidatu duen gobernua Estatu espainiarreko neoliberalenen artean sailkatu daitekeela, ez bada izan txapelduna sailkapen krudel horretan. “Espoliazio fiskalaz” maiz hitz egiten dute katalan independentistek, eta hau erlatiboki erreala izanik ere, Kataluniako desberdintasunen eta gastu sozial txikiaren erru nagusia Generalitatek aurrera eraman dituen politikek azaltzen dute. Albo batera utzita “espoliazio fiskala”, garbi ikusi daiteke gobernu baten inbertsioa gastu sozialean, osasun publikoan eta hezkuntzan aurrekontu osoko portzentajeari begiratuta, eta hor Katalunia oso gaizki azaltzen da argazkian. Horrela ulertzen da bere osasun publikoa hamazazpi erkidego autonomoen arteko hirugarren txarrena izatea (atzerakada oso nabarmena da Mas boterera iritsi zenetik) eta hezkuntza publikoa OCDE herrialdeen artean txarrenetakoa. Kataluniako hezkuntza sistema Estatu espainiarreko klasistenetako bat da. Adibidez, hezkuntza ez unibertsitarioaren Generalitateko gastu osoaren %24 eskola pribatuetarako (kontzertuetarako) doa, Espainian batez bestekoa %16 da eta 15eko Europar Batasunean %9 da. Arrazoi guzti hauek tarteko, Masen gobernuaren aurkako protestak asko izan ziren sezesio prozesua abiatu aurretik, gogoratu dezagun horietako bati aurre ez egiteko Mas Kataluniako parlamentura helikopteroan gerturatu zela.

Orain  arte azaldutakoa gutxi balitz, Convergènciaren ustelkeria kasu guztiak dauzkagu mahai gainean ere bai. Bide batez, 1990. Hamarkada amaieran, maizago bisitatzen nuenean Katalunia, mundu guztiak ezagutzen zituen ustelkeria kasu hauek. Jakina zen, nahiz eta Kataluniako hedabideak isil mantendu ziren. Inork gutxik mugitu zuen hatz bat, ezker erradikala eta independentismo erradikala izan ezik. Ustelkeria kasu hauek azpitik bazuten klasismo ukitu argi bat. Euskal Herrian ohituta ez gauden klase diferentziak daude Katalunian. Elitea eta gehiengoaren arteko distantziak oso handiak dira boterean eragiteko unean. Ez naiz ari botere ekonomikoen eraginaz, ez. Pentsa, elite politikoa, ezkerretik eskumara, urteetan profil berdineko jendeak osatu du: gradu  desberdinetan jatorri burgesekoak. Berdin zuen PSUC, ICV, PSC, CiU edo ERC izan (PP burgesia handiarentzat eta hauen interesak defendatzen dituztenentzat geratzen zen), hori bai, trukean gradu  desberdinetan jatorri burgesekoak. Berdin zuen PSUC, ICV, PSC, CiU edo ERC izan (PP burgesia handiarentzat eta hauen interesak defendatzen dituztenentzat geratzen zen), hori bai, trukean xarnego batzuei beraien botere kuota eta behar bazen beraien ustelkeria kuota izatea uzten zitzaien, batez ere gerriko gorriko PSCko udalerrietan. Baina, orohar, igogailu soziala nahiko matxuratua zegoen Katalunian, batez ere erdi mailako pisuetatik gora igotzeko garaian. Modu  berean behekoen eragiteko gaitasuna politika publikoetan oso mugatua zen, askotan beraien potentzialitatea neutralizatua izaten zen gatazka nazionalaren ardatzarekin. Honekin zer esanahi dut, ideologia desberdintasunak alde batera utzita, elite politikoak jatorri antzeko zutela eta hor langile eta klase xeheko jende oso gutxi zegoen.

Orain arte azaldutako da Masek ordezkatzen/sinbolizatzen duena eta guzti horren aurka errebelatu egiten den sektorea da Catalunya en Comú, baina baita ere CUP. Anna Gabrielek azaltzen duen bezala diskurtsu honetan, gorrotoa dago urteetako sakeoagatik eta Kataluniak hartu duen norabide neoliberalagatik: “(…) genera odio i molt odi (…) Sabem també que hi ha corruptes i perquè no parlem dels corruptors? Aquest empresaris, aquelles grans famílies catalanes, la gent de corbata, la gent del liceu, la  gent perfumada, ells fan possible la corrupció, perquè la corrupció no es un accident no es una desviació, la corrupció es el sistema, forma part de la seva columna vertebral (…)”.

Mas traba bat da ezkerreko sektore berriak erakartzeko independentismora. Dudetan daudenak edo bai/bai bozkatu zutenak 2014ko azaroaren 9ko kontsultan (Ada Colau edo Lluís Rabell bezalakoak) beste Generalitateko presidente batekin errazago lotuko lirateke prozesura. Hau errealitate enpiriko bat da, Kataluniako Parlamenturako azkeneko hauteskundeen osteko CISeko inkestak argi azaltzen du CUPek jaso zuen boto portzentaje garrantzitsu bat ICV/EUiAtik zetorrela. Etorri zitzaion bezala, joan zaio espainoletan Catalunya en Comúri. Argi dago, boto hori independentismora lotzeko Mas traba bat da.

Bestalde, askotan defendatu dudan moduan, Mas politikari bikaina iruditzen zait. Komunikazio politikorako gaitasun paregabea du eta herrialde baten independentzia saltzeko munduan lider aparta iruditzen zait. Gainera, panorama politiko katalanari begiratuta ez dut batere garbi ikusten bere tamainako beste figurarik. Akaso behin desobeditzen hasita, Conseller en cap izendatu zezaketen kanpo harremanetarako ministerioa, saila beharrean, bere eskuduntzen artean hartuz. Gogoratu Errioxako erkidegoko autonomoko presidenteak kargua utzi zuela Ciudadanosek horrela eskatu ziolako, horrela PPk presidentetza mantendu du baina bidai-sari bezala Presidentea aldatu behar izan du. Berriz, JxSk ez du ez da aukera horren inguruko gogoetarik egin. Masi beste leku garrantzitsu bat topatzea ezin zuen hain zaila izan, horrela agian bideragarria izango zen Covengència prozesura lotuta mantentzea eta era berean ezkerreko sektore berriei eskua zabaltzea.

Pertsonalismotik haratago, badago beste argudio pisutsuago bat Mas Presidente bezala mantentzeko. Honen arabera Masek sinbolizatu eta trinkotu egiten du Convergència zena eta bera lidergoan egon ezean, sektore honen babesa prozesuari arriskuan legoke, gutxienez parte batek itsasontzia abandonatu dezake. Ez daukat dudarik parte hori Catalunya en Comú suposatzen duena baina txikiagoa dela kuantitatiboki, kontua da kualitatiboki garrantzia gehiago duela. Zergatik? Klase altuko eta enpresa munduko jendea dagoelako tartean. Betikora gatoz, pertsona baikoitzak ez du berdin balio. Areago, Vicent Partalek garbi esan izan du prozesu independentista ezkerrera jotzen badu Europar Batasuna izutu daitekela eta noski, horren aurkako txertoa da Mas presidente bezala mantentzea. Hau egi gordina da, gustatuko zaigu edo ez, baina nahiago dut gauzak garbi esplikatzea. Argudio hau ulertzen dut, ondo gainera, geopolitikaren eta kapitalismo neoliberalaren argudioak dira.

Ataka horretan dago CUP. Benetan sezesio prozesu bat aurrera eramateko babesak lortu eta lidergoa ezkerreko indarren eskuetan jartzeko apustua egin, jakinik oraindik proiektu horrek egin dezakeen ibilbidea inkognita ugari dituela eta forma hartzeko dagoela, edo egun Masek gidatzen duen proiektu definituagoari bidea ireki eta ikusi noraino iristen den bere kontraesanak eztanda egin arte. Ez da erabaki erraza, esango nuke arrisku gradu gutxiago duela Masi babestea, kontserbadoreagoa da konpromiso zehatz bat duzulako eskuetan, mugatua duen indarragatik baina bidea urratu dezakeena. Bestea, hauteskundeetara berriz joatea, aukera politiko berriak irekitzen ditu baina arrisku gehiago du ere bai. Masen hautaketa erraztea hamarreko enbido bat botatzea da, hauteskundeetara joatea hordago bat jolastea da, eta hor mugimendu bakarrarekin irabazi edo gal daiteke partida. Zaila da erabakitzea eta zailagoa asmatzea. Horrelakoetan hobe izan ohi da erabakitzeko aukerarik ez izatea eta nolabait hautua zirkunstantziek egitea, baina oraingoan CUPeri erabakia hartzeko eskubidea eman zaio eta zirt edo zart egin beharko du hautu batekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Eguneraketa berriak daude