Cristobal Colonen estatua kendu dute Los Angelesen, "inoizko genozidiorik handiena" egiteagatik

  • Mitch O'Farrell hiriko zinegotziak aurrerapausotzat ikusi du erabakia, eta uste du erabakigarria izango dela Colonen narratiba “faltsifikatzeko” eta benetan gertatutakoa gizarteratzeko. Gaurtik aurrera, “Herri Indigenen Eguna” izendatuko dute “Amerikaren Aurkikuntzaren Egunak”.


2018ko azaroaren 12an - 09:43
Estatua kentzen ari ziren uneko argazkia / Argazkia: @MitchOFarrell

Cristobal Colonen estatua Los Angeles erdiguneko Grand Park-ean zegoen  duela 45 urtetik. Historia “faltsua” kontatu izan dela adierazi zuen Mitch O'Farrell Los Angeleseko zinegotzi demokratak, eta “badela garaia inperialismo hori alde batera utzi eta gure konderriko biztanle ohi originalak oroitzeko”. Amerika “aurkitu” baino, “inoiz eman den genozidiorik handiena” burutu zela azpimarratu zuen zinegotziak.

Hilda Solís Los Angeles konderriko Gobernuko kidea –Colon kentzearen mozioa aurrera eraman duena– ados azaldu da O’Farrellek esandakoarekin, eta gehitu du hemendik aurrera historia ez dela berdin ikusiko.

Solísek egindako proposamena ere onartu dute: “Amerikaren Aurkikuntzaren Eguna” izatetik “Herri Indigenen Eguna” ospatuko da urtero urriaren 12an. Printzipioz Los Angeles konderrian baino ez da aplikatuko, baina Solísek espero du gainontzekoek ere “kontzientzia garatzea” eta aldaketa burutzea.

O’Farrellek sare sozialetan zabaldutako bideoa; estatua kendu zuten unea:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Los Angeles
'Green Book', 'Bohemian Rhapsody' eta 'Roma', onenetan onenen

Bart banatu dira Urrezko Globoak. Green Book filmak hiru sari jaso ditu, eta bina beste biek.


Eguneraketa berriak daude