CiU zatituko da?

  • Kataluniako politikan galdera bat da nagusi egunotan: independentzi prozesuak CiUren apurketa ekarriko du datozen egunetan?


2015eko ekainaren 16an - 12:06
Durán LLeida eta Espadaler UDCko buruak.

1978tik gaurdaino federazioko alderdiak –CDC eta UDC– hauteskunde guztietara elkarrekin aurkeztu dira eta urte horietan  sarritan tenkatu da soka, baina batasuna beti gailendu izan da.

Oraingoan CDCk hiru egun eman dizkio UDCri erabaki dezan datorren irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan berarekin joango den hauteskunde programan independentzia argi eta garbi aldarrikatuz.

Generalitateko presidente Artur Masek ere argi utzi du asko jarriko duela iraileko plebiszituan: bere hautagaitza lehena ez bada, erretiratu eta beste bati utziko dio lekua. Erdibideko bidea hartu du Masek alabaina, ahots askoren ustez independentziak plebiszitua galduko balu Mas erretiratu egin beharko litzateke eta. Masek ez dio kosk egin amu horri, eta erretiratuko dela bai, baina bere hautagaitza lehena ez bada azpimarratuz. Eta ia seguru, bere hautagaitza lehena izango da.

UDCk barne mailako kontsulta egin zuen joan den igandean erabakitzeko ea independentzia argi eta garbi onartzen zuten edo, orain arte bezala, burujabetza prozesuarekin bat egiten duten baina independentziaranzko aldebakarreko urratsik eman gabe. UDC berez alderdi soberanista da, baina ez indenpendentista eta Espainiaren egitura konfederala aldarrikatzen du.

Bozketaren emaitza honakoa izan zen: 5.000 militantek zuten boto eskubidea eta haietatik 1.333 boto independentzia bere kabuz aldarrikatuko lukeen prozesu soberanistarekin bat ez egitearen aldekoak izan ziren, UDCko zuzendaritzak proposatu bezala; 1.238 pertsonek prozesu independentistarekin bat egitearen alde egin zuten, hots, CDCrekin bat joatea datozen hauteskundeetan programan independentzia lehenetsiz. 95 botoren arteko aldea izan zen. Aipatzeko moduko datuen artean, UDCko zuzendaritzak ez zuela independentzia hitza sartu galderan, sektore independentistak hala egitea eskatu arren.

Baina jokoan ez da bakarrik CiUren apurketa, jokoan oraingoan UDC beraren zatiketa da, independentistek ez baitute  baztertzen UDC uztea, baldin eta honen zuzendaritza eta CDCren artean akordiorik adosten ez bada, eta oraingoan ez dirudi hori samurra izango denik.

Josep Rull CDCko koordinatzaile nagusiak garbi adierazi du Artur Masen alderdiak ez duela formularik aldatuko eta joan den azaroko erreferendumean irabazle ateratako independentziaren aldarrikapena eramango duela programan.

Udal hauteskundeen ondoren, eta batez ere Bartzelonan emandako emaitzak tartean, prozesu independentista ahuldu egin dela dirudi. Baina ez dago guztiz argi ere, batez ere askoren ustez Ada Colau-ren alde egin duten guztiak ezin direlako independentziaren aurkako multzoan sartu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude