CDRetako lau kideren aurkako espetxeratze-aginduak bertan behera utzi dituzte, defentsa-eskubidea urratzeagatik

  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak baliogabe utzi ditu Kataluniako CDRetako lau kideren aurkako kartzelaratze-autoak, akatsez beterik zeudela ulertuta. “Erakunde terroristako kide” izatea leporatzen zaie CDRetako kide horiei, baita konspirazio delitua eta lehergailuak edukitzea ere.


2019ko azaroaren 20an - 11:03
Guardia Zibileko agenteak CDRen aurkako sarekadan.

Baina Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren azken doktrinaren arabera espetxeratze-agindua bidegabea da, haien kontrako prozedura sekretupean zegoelako kartzelara bidali zituztenean eta hortaz, atxilotuen abokatuek ez zituzten eskura eduki defentsarako ezinbestekoak diren elementuak. Epailearen arabera, defentsako abokatuei ez zitzaien eman atxiloketaren arrazoiari buruzko azalpen txikiena ere eta, hortaz, “begi-bistako indefentsio” egoeran geratu ziren akusatuak.

Erabaki hau gorabehera, aipatutako CDRetako kideak ez dira libre geratuko. Asteazken honetan Manuel Garcia-Castellon epailearen aurretik pasa beharko dute, hori bai, oraingoan defentsako abokatuek beraien lana egiteko ezinbesteko informazio guztiak eskura dituztela.

Beste bi CDRetako kidek ere helegiteak jarri zizkieten euren kartzelaratze-aginduei eta ebazpenaren zain daude. Auzi honengatik preso dagoen beste kide baten kasuan berriz, Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak oraindik ez dio deklaratzeko datarik jarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude