2019ko azaroaren 27an Judimendi auzoko SUmendi espaziora gerturatu zen Ertzaintza ateko zerraila aldatzeko asmoz. Larunbatean, bizikleta martxa batekin salatuko dute duela urtebete jasandako erasoa, SUmendi "auzotik eta azuoarentzat" eraikitako espazioa dela aldarrikatuz.
2019ko azaroaren 27an, Ertzaintza Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko zarraila aldatzera gerturatu zen, borroka ekologistari buruzko hitzaldi bat martxan zela. Bertan zeudenak espaziotik kanporatu eta bost lagun identifikatu zituen poliziak.
Larunbatean, azaroaren 28an, erasoa jasan zutenetik urtebetera, bizikleta martxa antolatu dute SUmendiko kideek. Judimendiko espazio okupatua inoiz baino biziago dagoela aldarrikatuko dute auzoko kaleak zeharkatuko dituen martxan. Goizeko 10:00etan abiatuko dira SUmenditik eta 11:00etan ekitaldia eta Zumba saioa egingo dituzte Medico Tornay plazan.
2019ko aau artan Ertzaintzak ate bat itxi bazuen ere, "ate bat ixten denean beste batzuk irekitzen direla" ahaztu zitzailea azaldu dute SUmendiko kideek. Kezkaz bizi dituzte Gasteizko espazio autogestionatuen aurka gertatzen ari diren erasoak, TALKAn eta Gaztetxean gertatu bezala: «argi geratu zaigu oraingo egoera aitzakitzat hartzen dutela gu erasotzen jarraitzeko, eta orain inoiz baino gehiago, gure lana eta espazioak arriskuan daudela».
2016ko urrian okupatu zen Judimendi auzoko SUmendi espazioa eta ordutik auzoa biziberitzeko lanean egon da murgilduta, bide berdinetik aurrera jarraituko duela iragarri dute: "Ikus dezatela hemen jarraitzen dugula eta auzoan zarata egiten jarraituko dugula, SUmenditik eta Auzoarentzat!"
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.