Bizi Baratzea buletina abiatuz ospatuko dugu Jakoba Errekondoren 1.000. artikulua

  • Maiatzaren 8tik aurrera, astelehenero, landareen mundua loratuko zaizu e-postan: Aste horretan baratzean egin beharreko lanak, Jakoba Errekondoren artikulua, esperientzia baten berri, Euskal Herriko agenda osoena... Buletina lehen zenbakitik jasotzeko, sartu Bizi Baratzea webgunean edo bizibaratzea@bizibaratzea.eus helbidera mezua idatzi.


2017ko apirilaren 28an - 12:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 14ko zenbakia daraman astekarian idatziko du Jakoba Errekondok bere ARGIAko 1.000. artikulua. Mila astetako lana ospatzeko zer hoberik, aste horretan bertan Bizi Baratzea buletina abiatzea baino!

 

Edukien uzta astero

Astea poz bat hartuz hasiko dute baratzea lantzen dutenek eta landareei lotutako gaiak jarraitzen dituztenek; e-posta zabaltzean Bizi Baratzea buletina aurkituko baitute goizean goiz. Bertan jasoko duzu Jakoba Errekondoren ARGIAko aste horretako artikulua, Garazi Zabaletak ARGIAn ezagutzera ematen digun landareen munduko eragile edo ekimena, aste horretan baratzean egin beharreko lanak, irakurleek egindako galderak eta Errekondok emandako erantzunak, landareen munduko hitz bat, esaera bat, liburu bat eta Euskal Herriko agenda osoena.

 

Dena dakienik ez da, denon artean dena dakigu

Buletinaren atal bakoitzean izango dugu gure ekarpena egiteko aukera, esaterako, hitz bat eta berari buruzko azalpenak bidaliz, agendarako ekitaldi baten berri, galdera edo argibideren bat...


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.