Villabonako alkateak herriko kaleetan Korrikaren propaganda debekatu duela salatu dute

  • Korrika Batzordetik herrian zehar Korrikako plastikoak eta kartelak jartzeko baimena eskatu zioten Udalari eta alkateak pertsonalki ezetz erantzun zuen. Hala salatu du Villabonako Euskal Herrian Euskarazek, Tolosaldeko Atarian.


2019ko apirilaren 10ean - 16:43
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Nola da posible Korrika bezalako euskararen aldeko ekimen erraldoi eta anitzaren kartel eta plastikoak zentsuratu nahi izatea? Euskal Herri osoan Korrikako propagandarik gabeko herri bakarra Villabona izatea nahi” al duen galdetzen dio elkarteak Maite Izagirre alkateari.

Apirilaren 12 gauean udaleko ordezkariek Korrikako lekukoa eramango dutela eta “azalpen logikorik ez duen kontraesan galanta” dela ere nabarmendu dute.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.