Bilboko koartelaren aurkako ekintza zuzena gauzatu dute antimilitaristek

  • Juan de Garay kaleko eraikina eraisten hasi dira KEM-MOC taldeko zenbait aktibista, #BotaKuartela lelopean, eta espazio hori auzoarentzako berreskuratzeko aldarria zabaldu dute; halaber, datorren urterako aurrekontuetan sartutako gastu militarra gaitzetsi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 20an - 07:06
Azken eguneraketa: 08:10
Ekintzaileak koartelaren aurrean. (Argazkia: Uriola)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Goizeko 11:00 aldean egin dute KEM-MOC taldekoek ekintza ez-bortitza, Juan de Garay kaleko kuartel militarra eraisteko helburua zuena. Ekintza horretan, bi ekintzailek "Bota Kuartela" margotu dute instalazioa eraldatzen hasteko, bi ekintzaile eraispenarekin hasi diren bitartean, eta beste bi ate nagusian eskegi dira "Gastu militarra 43.000 milioi €" zioen pankarta batekin, 2022rako onartutako gerrarako aurrekontuari erreferentzia eginez. Sare sozialen bidez zuzenean zabaldu dute aktibistek beren ekintza.

Ekintza horrekin, #BotaKuartela kanpainaren baitan, antimilitaristek armadaren instalazio horren existentzia salatu nahi izan dute, eta aldarrikatu dute, horrelako beste instalazioek bezala, ez lukeela funtzionamenduan jarraitu behar. Gainera, adierazi dute kuartelak Irala auzoari kentzen dizkion 6.500 m2 horiek auzoaren eta hiriaren premietara bideratu beharko liratekeela. Ekintza egin duen talde antimilitaristak, KEM-MOC taldeak, gerren prestakuntzetarako bideratuta dagoen instalazio ororen harresiak botra beharko liratekeela azpimarratu du.

(Uriola)
(Irola)

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
2025-01-22
Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko
Gerra hotsei aurre egin beharra

2025-01-22
Armagintza industriaren “moldaketa eraldatzailerako” proposamen antimilitarista
“Ezin dugu nor bere aldetik joan, erronka komunak ditugu”

2025-01-22
Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Eguneraketa berriak daude