Bilboko harrera sareak migranteentzako baliabide gehiago behar direla berretsi du

  • Ekainetik errepikatu den egoera bat gurean betirako geratuko delakoan gaude, migratzaileei harrera egiten herritar antolatuak. Ekaina amaieratik, pateran heldutako ehunaka afrikar Bilbora lekualdatuak izan dira.


2018ko irailaren 18an - 09:16
Ongi Errefuxiatuak egindako ekimen bat (Argazkia: Bilbo Hiria Irratia)

Euskal instituzioek eskura jarritako harrera baliabideen eskasiaren aurrean, Bilboko auzo ezberdinetako bizilagunak Bilboko Harrera auzoekin taldekatuta, eta afrikar komunitatearen, OEEren, SOS Racismoren eta banako solidarioen laguntzarekin, pertsona hauen harreran parte hartzea erabaki zuten, eta horrela egin dute uda osoan zehar.

Ongi etorri errefuxiatuak plataforma gonbidatu dugu gaur astelehena guzti honen ingurua hausnartzeko, Txus Elorza dugu gurean. Ostiralean  Bilboko udaleko, Bizkaiko Foru aldundiko eta Jaurlaritzako arduradunekin bildu ziren, bilera horretan, era zehatzago batean Bizkaia eta Euskal Herrian martxan jarri diren harrera baliabide berrien inguruan informatu zituzten, komunikabideen bidez jakitera eman direnak.

Bileran azken hilabeteko esperientziatik eskaera konkretuak helarazi zizkieten, esaterako, udan zabaldutako behin behineko aterpetxeak, zentro espezializatuak bilakatu daitezen. Hauek sei hilabeterainoko egonaldi luzagarria izan behar dute banako bakoitzaren egoetara molda daitezen. Honako zentro hauek egun osoan zehar irekita egon behar dira, jarduera formatibo eta aisialdiko jarduerak erraztuz eta posible den heinean kaleko egoerak ekidinez.

Kaleetan mafien menpe eta giza trafikoen eskuetan amaitzeko arriskua handitzen da. Bestetik udan mugak zabalduz karabanaren nondik norakoak ekarri dizkigu.

Entzun elkarrizketa jarraian.

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude