Bilboko 7Katu Gaztetxeak XIII. urteurrena ospatuko du

  • Bilboko Alde Zaharreko gaztetxeak hamairu urte beteko ditu aurten. Urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu dute 7Katuko kideek.

Argazkia: 7Katu
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 10an - 13:17

7Katu gaztetxeak hamairu urte beteko ditu eta urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute gaztetxeko kideek. "Badun hamairu!" lelopean, hainbat jarduera egingo dituzte egun horietan zehar. 

Urtarrilaren 27an, astelehenean, emango diote hasiera egitarauari. 19:00etan greba orokorraren nondik norakoak landuko dituzte "Lan, pentsio, bizitza duina!" mahainguruan. Bertan, Ernaiko, Bilboko Koordinadora Feministako, pentsiodunen mugimenduko eta Gora Ikasleon Borroka dinamikako kideek parte hartuko dute. Asteartean, 19:00etan jarri dute hitzordua gazteek greba orokorrerako atxikimendua adierazteko. Asteazkenean, 19:00etan baita ere, Harro plataformako kideak izango dira antikapitalismoaz ikuspegi transmaribibollotik hausnartzen. 

Ostegunean greba orokorrarekin bat egingo dute 7Katuko kideek. Hurrengo egunean, arratsaldean zehar hainbat jarduera eskainiko dituzte. 17:00etan umeen jolasak antolatuko dituzte Plaza Berrian. 18:30ean, aldiz, ginkana hasiko da 7Katun. 21:00etan, amaitzeko Uki Selektah, Leihotikan eta Orbelak taldeek kontzertuak eskainiko dituzte.

Larunbatean goizeko 11:00etan ekingo diote egunari. Auzoa apaintzeko hitzordua izango dute. 13:00etan trikipoteoa egingo dute auzotik eta 14:30ean bazkaria hasiko da. My Bastard Friendek girotuko du bazkalostea. 18:30ean poteo musikatua egingo dute eta 21:00etan gaztetxera itzuliko dira kontzertuez gozatzera. Igandean, urteurren ospakizunekin amaituko dute bertso saioa antolatuz. Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Joanes Illarregi eta Ane Labaka izango dira bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren "eszena autogestionatuarentzat" lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude