Bilboko 1. barrutiko gune autogestionatuek manifestazioa deitu dute ostiralerako

  • Deustuko Gazte Lokala, Errondoko Auzo Etxea eta Bizinahi espazioetako kideak dira mobilizazioa deitu dutenak. ‘Auzogestioa. Gune askeetatik auzoa eraikiz’ lelopean, 19:00etan abiatuko dira Deustuko Gazte Lokaletik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 24an - 09:30
(Argazkia: Uriola.eus)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ostiral honetarako mobilizazioa deitu dute Bilboko 1. barrutiko (Deustu, San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta, Arangoiti, Deustuko Erribera...) hiru gune autogestionatuek. Mobilizazio bateratu hau duela hilabete hasitako dinamika batetik sortu dela azaldu dute: “Udal hauteskundeen koiunturan, gune autogestionatuak mehatxupean eta auzokideon aurkako hainbat proiektu martxan (Zorrotzaurre irla, Done Petri eta Levanteko plazen obrak...) dauden honetan, auzo eredu inposatuaren aurrean auzo gestioa aldarrikatzeko batu gara”.

Manifestazioaren ondoren, 21:30etan Errokondon, Pantx Records DJak eta pintxoak egongo direla aipatu dute. Ostean, Ibarrekolandako jaietara joateko deia egin dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu dute. CC-BY-SA lizentziari esker ekarri dugu gurera.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Okupazioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.