Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztu du

  • Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta asteazkenean aurkeztu dugu jendaurrean Bilboko Kafe Antzokian.

Bilbo Hiria Irratia
2017ko azaroaren 02a

Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izan dituzte zuzenean . Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, zuzeneko musikak eta zizka-mizka batzuek lagunduta.

Josu Zabalaren gidaritzapean, zenbait euskal musikarik osatutako bilduma bitxia dugu, berariaz egindako bertsio eta kolaborazio bereziak biltzen dituena:

  • Ama Euskal Herria (A. Duhalde eta Aire ahizpak)
  • Egun argian (Mikel Urdangarin eta Izaro)
  • Ez da posible (Ruper Ordorika, Rory McLeod)
  • Hondarretik Ondarroara (Zea Mays eta Cris Lizarraga)
  • Sutan nago (Txuma, Petti, Rafa Rueda)
  • Soluzioa (Hedoi Etxarte, Maisha MC)
  • E, lagun (PiLT, J.P. Lohian)
  • Gora gu eta gutarrak (Xabi Aburruzaga eta Bilbo Hiria irratiko lagunak)

Erroa argitaletxeak argitaratuko du CDa eta gaurko aurkezpenean, Bilbo Hiria irratian, Zenbat Gara elkartearen bulegoan salgai izango da, 10 euroko prezioan (dendetan 14 euroko salneurria izango du). Durangoko Azokan ere aurkeztu eta salgai jarriko du Erroa argitaletxeak.

Hogei urtez hiriko uhinak euskarazko kultura edukiekin hornitzen saiatu gara gure xumean, zor gatzaizkion euskaldunon komunitate txikiari ekarpen duina egiten. Diskoaz gain, aurten, beste ekimen batzuk jarri ditugu abian Bilbo Hiriaren 20 urteok ospatzeko: auzoz auzo ekimenean Bilboko hainbat auzotatik saio bereziak egin ditugu auzo horien berri emateko, eta irrati saio bereziak egin ditugu, gure saiogile eta kolaboratzaileekin maiatzean egin genuen saio berezia kasu.

Aurrerapen moduan hona hemen irratiko kideon artean abestutako Gora gu eta gutarrak abestia MP3 formatuan:

Bideo honetan irratiaren hastapenak oroitzen ditu Anje Duhaldek, Aire ahizpekin diskorako egindako grabaketa saioan:

Albiste hau Bilbo Hiria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Bilbo Hiria Irratia  |  Musika  |  Bilbo

Bilbo Hiria Irratia kanaletik interesatuko zaizu...
2016-02-25 | ARGIA
Hil da Mieltxo Monfort, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzailea

Otsailaren 25eko goizaldean hil da Mieltxo Monfort, Bilbo Hiria Irratiko koordinatzaile eta Zenbat Gara elkarteko kidea. Monfortek harreman estua zuen ARGIArekin, azken urteetan astero-astero aldizkariko edukiei tartea irekitzen baitie Ibaizabal magazinaren bitartez. Doakie hemendik ARGIAko lantalde guztiaren dolumina bai haren senideei bai Bilbo Hiria Irratiko eta Zenbat Garako lagun guztiei. 

 


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude