Academy of Urbanism (Hirigintza Akademia) erakundearen epaimahaiak Bilbo izendatu du Europako 2018ko hiririk onena, titular handia izan genuen aurreko urte bukaeran. Baina ez da titular bakarra izan, 2018an Bilbon MTV EMA sarien jaialdia ospatuko da BECen.
Bilbo errugbi txapelketaren hiria bilakatuko da 2018an. Ekitaldi ospetsu eta handi asko 2018an Bilbon. Galdera asko egin dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak, hausnarketarako tartea zabalduz. Zer gertatzen ari da Bilbon? Nola biziko dituzte bilbotarrek ekitaldi ospetsu hauek? Zer suposatzen du Bilbok Hirigintza Saria irabazteak? Europako hiririk onena izendatzeak zerikusia du hirigintzarekin?
Albiste hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Hiriak nola elikatu? Horra Egonarria saioan Eli Pagolak Audrey Hoc laborariari luzatu dion galdera. Hoc-ek, bere lagun Aimar Rodriguezekin batera, fruitu arbolak ekoizten ditu, Etxalarren baso jangarria dauka eta Biriatuko udalarekin elikadura burujabetzaren estrategia martxan... [+]
Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.
Txina, 1417 urte inguruan. Zheng He almiranteak, Ming dinastiako enperadoreen soldatapeko esploratzaileak esan zuen posible zela “mundu osoa ibiltzea Txinatik irten gabe”. Ordurako Indiako Ozeanoan, Itsaso Gorrian eta Asiako hego-ekialdean zabaltzen hasia zen kolonia... [+]
Uliako auzo elkarteak eta SOS Manteo plataformak herri galdeketa egin dute asteburuan. 6.948 lagunek hartu dute parte, eta 6.486 parkeak babestearen alde agertu dira.
Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]